EUSKARAZ emititzen duten HERRI eta ESKUALDE MAILAKO TELEBISTETARAKO diru laguntzak

Azalpena

Euskararen erabilera sozialaren esparruan diru-laguntzak: Gipuzkoan euskaraz emititzen duten toki telebistak

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen gaiak

Euskaraz emititzen duten herri eta eskualde mailako telebistetarako diru laguntzak.

 

Hartzaileak

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren barrutian euskaraz emititzen duten herri eta eskualde mailako telebisten jabe diren pertsona juridikoak.

Baldintzak

  • Gutxienez 20 orduko emisioa egin behar da euskaraz astean. Emisio-orduen zenbaketa egiterakoan, ez dira kontuan hartuko ez norberak aurretiaz emititutako programen birjartzeari dagokion ordu-kopurua, ez musika hutsezko saioei dagokiena. 
  • Programazioaren barruan, albistegi saio bat egon behar da egunero.
  • Programazioaren barruan, haurrentzako saio hezitzaile bat izan behar da.
  • Emisioen barruan legeetan babestutako eskubideei eragiten dien edukirik baldin badago, erakunde eskatzaileak eduki horien gaineko baimenaren jabe izan behar du.

Eskaera epea

2018-02-02-etik 2018-02-23-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Ekoizpena eta Sustapena
    Eremua: Euskara