Azalpena
Euskararen erabilera sozialaren esparruandiru-laguntzak: Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz heda tzeko proiektuak
Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen gaiak
Informazio eta komunikazio teknologien bidez euskaraz soilik hedatzeko egiten diren proiektuetuak.
Hartzaileak
Pertsona fisiko nahiz juridikoak.
Laguntza eremuak
a) Euskarazko edukiak eskaintzen dituzten webgune ez korporatiboak garatzea, edukiak libreki eskuragarri izan daitezen.
b) Software tresnak euskaratzea.
c) Erakunde eskatzailearen funtsetan eta artxiboetan diren eduki digitalak libreki eskuratu, partekatu eta birnahasteko bideak errazteko garapen teknologikoak.
d) Gailu mugikorretan erabiltzeko aplikazioak sortu eta ekoiztea.
Baldintzak
-
Proiektuaren eduki guztiak euskaraz egon behar dira.
-
Hedatzen diren edukiak bai legez, bai teknikoki eskuragarriak direla bermatu behar da. Eduki horiek legeetan babestutako eskubideen mende baldin badaude, eskatzaileak eduki horien gaineko eskubideen jabe izan behar du, hirugarrengoek eskuratu eta erabili ahal izateko adinakoak.
-
Internet bidez zabaltzeko edukien kasuan, etengabe eguneratzeko plangintza zehatza eduki beharko dute.
Eskaera epea
2018-02-02-etik 2018-02-23-era
Sailak
-
Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
Xedea: Egindako Inbertsioa
Eremua: Euskara
-
Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
Eremua: Kudeaketaren Hobekuntza