+INNOVA CREATIVITY programa

Azalpena

+Innova Creativity programa

Xedea: Euskal enpresek nazioarteko merkatuetan duten lehiakortasuna hobetzea helburu duten laguntzak, horretarako joera sortzaile eta berritzaileak hautemateko, garatzeko eta bere egiteko gaitasunak hobetuz, haien nazioarteko jardueraren gidatzaile gisa.

Onuradunak: Enpresa txiki eta ertainak. Kanpoan geratuko dira sormen-zerbitzuen hornitzaile diren enpresak eta erakunde publikoak edo erdi-publikoak, enpresen elkarteak, sektoreetakoak, profesionalenak eta irabazi asmorik gabeko beste erakunde batzuk.

Diruz lagundu daitezke gastuak: Helbidea Espainiako Erresuma ez den Europar Batasuneko Estatu kide batean duten sormen-zerbitzuen hornitzaileek emandako kanpo-kontsultoretzako eta laguntza tekniko espezializatuko zerbitzuen gastuak; helbidea Euskadin duten sormen-zerbitzuen hornitzaileek emandako kanpo-kontsultoretzako eta laguntza tekniko espezializatuko zerbitzuen gastuak. Laguntzak ez du ezein kasutan gastu horien guztizkoaren % 75a gaindituko, eta gehienez ere 10.000,00€-koa izango da enpresa bakoitzeko.

Eskaera epea

2012-12-20-etik 2013-01-28-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna