ENERGIA AURREZPEN eta ERAGINKORTASUNAREN aldeko SUSTATZEKO laguntzak

Azalpena

Energiaren Aurrezpen eta Eraginkortasunaren aldeko inbertsioak sustatzeko Laguntzen Programa

Diruz lagunduko diren jarduerak ENERGIA ERAGINKORTASUNAREN alorrean:

  • Energia ekipoen eta instalazioen berritzea.
  • Eraikinen inguratzaile termikoaren energia-gaiberritzea.
  • Egungo argiztapen instalazioen berritzea.
  • Baterako sorkuntza instalazio berriak.
  • Energia instalazioen berritzea egungo eraikinetan.
  • Energia auditoria integralak.

Onuradunak:

Programa honek arautzen dituen diru laguntzen onuradunak hauexek izan daitezke: izaera publiko zein pribatuko edozein pertsona fisiko edo juridiko, nortasun juridiko propioaren jabe izanik. Laguntza programa honek ematen dituen diru laguntzez baliatzeko jarduerak 4. atalean zehaztean dira, eta jarduera horiek Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) barruan gauzatu behar dira.

Eskaera epea

2014-07-22-etik 2014-10-31-era

Sailak

  • Sektorea: UDALAK - GARAPENERAKO AGENTZIAK - UDALERRIAK
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena