NEKAZATZARIKOAK EZ diren JARDUETARA DIBERTSIFIKATZEA (Landa Garapen Iraunkorrerako Programa – LEADER ikuspegia) *bakarrik Oiartzunen: Ergoien, Iturriotz, Arditurri

Azalpena

Nekazaritzakoak ez diren jardueretara dibertsifikatzea  (Landa Garapen Iraunkorrerako Programa – LEADER ikuspegia)

 

Xedea:

Dibertsifikazio-jardueretarako laguntza da hau, ustiategietan nekazaritza-elikagaien alorrekoak ez diren jarduerak sustatzeko.

Neurri honen helburu zehatza da dibertsifikazioko enpresa-proiektuak sustatzea; hain zuzen, ustiategietako ekonomiak iraunkor izaten lagunduko duten eta gure landa-zonaldeetan enpleguari eusten edo enplegu-maila handitzen lagunduko duten enpresa-proiektuak sustatzea.

 

Onuradunak:

Laguntzaren onuraduna ustiategiko familia-unitateko kide bat izango da, eta kidetzat pertsona fisiko edo juridikoa nahiz pertsona-talde fisiko edo juridikoa hartuko da, lege nazionalek taldeari edo kideei ezartzen dieten erregimen juridikoa aintzat hartu gabe, nekazaritzako langileak salbuespen izanik.

Ustiategiko familia-unitateko kide bat pertsona juridikoa edo pertsona-talde juridikoa bada, kide hori nekazaritzako jardueraren bat egiten aritu beharko da ustiategian, laguntza-eskaera aurkezten den unean.

Laguntza hau jaso duen onuradun bat duten familia-unitateen ustiategiek baldintza hauek bete beharko dituzte: ustiategiaren bideragarritasun ekonomikoa bermatzea, batasuneko arauak betetzea (ingurumena, higienea, animalien ongizatea), titularraren gaitasuna eta ahalmen profesional egokia ziurtatzea eta nekazaritza-jarduerarekin jarraitzea laguntza jaso eta, gutxienez, hurrengo 5 urtetan.

 

Diruz laguntzeko moduko gastuak:

Dirulaguntzak dibertsifikazio-proiektua ezartzeko beharrezko inbertsioak (materialak eta ez-materialak) estaltzeko izango dira.

Laguntza hauek laguntza zuzentzat hartuko dira, eta proiektu berritzaileetarako erabiliko dira.

Ez dute dirulaguntzarik jasoko ustiategian egiten diren nekazaritza-elikagaien eraldaketa- eta merkaturatze-jarduerek.

Neurri honen eskutik jasotako laguntzek, 1998/2006/EE Erregelamenduak agintzen duenez, minimis izaera izango dute.

Ekintza horietarako, gastuen % 70eko dirulaguntza emango da gehienez.

Eskaera epea

2014-08-23-etik 2014-09-22-era

Sailak

  • Sektorea: NEKAZARITZA eta BASOGINTZA Azpisektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna