EKITEKO - Errenteriako hirigune historikoan lokalen alokairu berriak sustatzeko diru-laguntzak

Azalpena

EKITEKO - Errenteriako hirigune historikoan lokalen alokairu berriak sustatzeko diru-laguntzak

Xedea: Deialdi honen xedea da diru-lagun tzak arau tzea Errenteriako hirigune historikoko lokal komertzialen alokairua sustatzeko, lokal horiek aloka tzen dituzten per tsona fisiko edo juridikoek jarduerak abian jar ditza ten, bereziki oinarri hauetako 1.eranskinean biltzen diren jarduera eta sektoreen inguruko jarduerak.

 

Onuradunak: Diru-lagun tza hau eskuratu ahal izango dute Errenteriako hirigune historikoko lokal huts batean jarduera ekonomikoaren bat zabaltzen duten per tsona fisiko edo juridikoek, betiere baldintza hauek bete tzen badituzte:

- Jarduera bat hasi izana 2014ko ekainaren 1aren eta deialdi honetan eskaera aurkezteko aurreikusitako epean. Ez dira onartuko egun hori baino lehen hasitako jarduerak. Jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emandako eguna hartuko da kontuan.

- Establezimendua zabal tzeak ez eragitea udalerriko beste eremuren batean zegoen jarduera lekuz alda tzea. Baldin tza hori ez zaie aplikatuko Oarsoaldeak kudeatutako empresa-zentroetako enpresei.

- Establezimendua edo merkatari tza jarduera jarriko den lokal komertzialak errentamendu-kontratua izatea, eta eskatzailea eta jardueraren titularra izatea errentaria. Lokal komertzialaren titular edo jabeak ez du errentariarekin familia-harremanik izango.

- Establezimendua Errenteriako hirigune historikoan egotea (2. eranskina).

- Diruz lagun tzen den egitatea baino lehen Oarsoaldearekin garatutako eta horren aldeko txos tena jasotako negozio-plana aurkeztea.

 

Zenbatekoa: Diruz lagunduko da gehienez ere lokalaren alokairuaren hogeita lau hilekoren zenbatekoa, jarraian adierazten den proportzioaren arabera. Edonola ere, ez da diruz lagunduko 20€/m² baino gehiago. Diru-lagun tza honela kalkulatuko da:

— Lehen 12 hilabeteetan, alokairuaren kostuaren %60 (BEZik gabe), baina gehienez 500 euro hileko

— Hurrengo 12 hilabeteetan, alokairuaren kostuaren %30 (BEZik gabe), baina gehienez 250 euro hileko.

Diru-laguntza, bakarrik edo beste lagun tza, sarrera edo baliabide batzuekin batera, inoiz ez da diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa izango.

 

Sektoreen eta jardueren zerrenda (1. Eranskina): Lehentasunezko sektore eta jarduera tzat hartuko dira kulturaren eta sormenaren ekonomiaren ingurukoak, zehazki, hauek:

— Konpondu, birgaitu eta berrerabil tzeko jarduerak.

— Energiaren eta eraginkortasun energetikoaren ingurukojarduerak.

— Diseinuaren eta artisau tza ren inguruko jarduerak.

— Teknologia berrien inguruko jarduerak.

— Kulturaren inguruko jarduerak.

Eskaera epea

2015-01-16-etik 2015-04-30-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Enpresa-sorrera (Autoenplegua-Mikroenpresak)