EKITERA-PLUS – Errenterian proiektu berritzaileak sustatzeko diru-laguntzak

Azalpena

EKITERA-PLUS – Errenterian proiektu berritzaileak sustatzeko diru-laguntzak

Xedea: Lerro honen xedea diru-laguntzen emakida da proiektu berritzaileak eta herrirako interes orokorrekoak bultzatzeko, bereziki udalerrirako lehentasunezkotzat jotako jardueren eta sektoreen alorretan. Era horretan bilatu bahi duguna da proiektu berriak sustatzea, tokiko garapena, berrikuntza soziala, herriarentzako estrategikotzat jotako sektoreak adorez hornitzen lagunduko dutenak, tokiko ekonomiaren eragile bihurtu eta talentua erakarri eta atxikitzeko, horrekin guztiarekin herriaren etorkizuneko garapenaren oinarriak egonkortzeko.

Onuradunak: Diru-laguntza horiek lortu ahalko dituzte Errenteriako udalerrian kokatu edo kokatuko diren pertsona fisikoek edo juridikoek eta proiektu berritzailea duten eta herrirako interes orokorrekoa den enpresek eta proiektua herrian bertan gartzen bada. Proiektua abiatu eta amaitu beharko da 2016ko urtarrilaren 1etik 2017ko ekainaren 30era bitarteko tartean. Proiektuak luzapenik behar izanez gero, era justifikatuan eskatu beharko da eranskin honetan adierazitako amaiera data baino lehenago. Luzapena inola ere ezingo da 2017ko abenduaren 31tik aurrera gehiago luzatu.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak: Diruz lagundu daitezkeen jarduerak izango dira honako ezaugarriak dituzten proiektuak:

- Proiektuen garapena, prototipoak, produktuak... helburu dutenak enpresa berriak abiaraztea herrirako estrategiko diren jarduera eta sektore ekonomikoetan eta Torrekuan kokatutako Habian! proiektuaren barnean

- Herriko herrigune historikoa dinamizatzen lagunduko dutenak, jendea bertara erakartzen eta gune hori posizionatzen.

- Herrirako estrategikoak diren sektoreak sustatu eta garatzen lagunduko dutenak.

- Gizarte-balio berriak sustatzen lagunduko dutenak, kooperazio, lankidetza, gizarte- erantzukizun alorretan.

- Gizarte- berrikuntzarekin zerikusi dutenak.

Diruz lagundu daitekeen gastuak: Diru-laguntza kuantifikatzeko xedearekin diruz lagundu daitezkeen gastuak joko dira aurrekontuan jasota daudenak eta inolako zalantzarik gabe haren garapenarekin zerikusi dutenak eta proiektua garatzeko beharrezkoak direnak balorazio batzordearen irizpidearen arabera:

- aholkularitza tekniko espezializaturiko gastuak

- izen, marka eta patente erregistroko gastuak

- komunikazio gastuak (ohiko baliabideak eta digitalak eta ekitera programan diruz lagundu ez diren kasuan bakarrik

- proiektuarekin zerikusi dute bidaia gastuak

- Oarsoaldeak kudeatutako enpresa zentroetan egindako egonaldi gastuak

- proiektua garatzeko langileak kontratatzeko gastuak

- proiektuan diharduten barne langileen dedikazio gastuak (enpresako pertsona sustatzaileak ez)

- enpresako pertsona sustatzaileak direnean diruz laguntzeko gastuak bakarrik izango dira autonomoen kuota.

- prototipoak diseinatu eta fabrikatzeko gastuak

Zenbatekoa: Laguntzaren diru-kopurua inbertsioaren %75 izan daiteke, betiere proiektu bakoitzeko gehienekoa 8.000 eurotik gorakoaizan gabe.

Diru-laguntza, bakarrik edo beste laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin batera , inoiz ez da diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa izango.

Sektoreen eta jardueren zerrenda (IIIA Eranskina): Lehentasunezko sektore eta jardueratzat hartuko dira kulturaren eta sormenaren ekonomiaren ingurukoak, zehazki, hauek:

— Konpondu, birgaitu eta berrerabil tzeko jarduerak.

— Energiaren eta eraginkortasun energetikoaren ingurukojarduerak.

— Diseinuaren eta artisau tza ren inguruko jarduerak.

— Teknologia berrien inguruko jarduerak.

— Kulturaren inguruko jarduerak.

Eskaera epea

2016-12-27-etik 2017-01-26-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Inbertsio Orokorreko Proiektuak