LANTOKIETAN PRESTAKUNTZA ALDIAK EUSKARAZ egiteko diru laguntzak

Azalpena

Euskararen erabilera sozialaren esparruan diru-laguntzak: Lantokietan prestakuntza aldiak euskaraz egitea

 

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Lantokietan prestakuntza aldiak euskaraz bideratzeko diru laguntzak

Hartzaileak

Lantokiko Prestakuntza modulua euskaraz egiteko auekra eskaintzen duten enpresak. Prestakuntza ekintzak izan behar dira 156/2003 Dekretuak, uztailaren 8koa, Lanbide Heziketako Heziketa Zikloen baitan Lantokiko Prestakuntza Modulua (LP) egiteko modua arautzen duenak, xedatutakoaren araberakoak.

Baldintzak

- Diru laguntza hauen xede den Lantokiko Prestakuntza modulua euskaraz egitea gertatu behar da 156/2003 Dekretuak arautzen duen markoaren barruan.

- 156/2003 Dekretuak arautzen dituen laguntzekin bateragarritzat jotzen dira diru laguntza hauek. Izan ere, berauen xedea ez dator bat aipatutako dekretu horren 16. artikuluak ezarritakoarekin.

Eskaera epea

2018-02-02-etik 2018-02-23-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Trebakuntza
    Eremua: Formakuntzarako Laguntzak