HIRUGARREN SEKTOREAN ENERGIA ERAGINKORTASUNAREN eta EGUZKI TERMIKOAREN aldeko INBERTSIOAK sustatzeko dirulaguntzak

Azalpena

Hirugarren sektorean energia eraginkortasunaren eta eguzki termikoaren aldeko inbertsioak sustatzeari begirako dirulaguntzak

Diruz lagunduko diren jarduerak energia eraginkortasunaren alorrean:

  • Energia kudeatzeko sistema integralen ezarpena (SIGE).
  • Egungo eraikinetan energia-instalazioak berritzea.
  • Barneko argi-instalazioen berritzea. Energia eskari primarioaren 3 tep/urteko gutxieneko energia aurrezpenaren muga ezarri da.
  • Kanpoko argi-instalazioen berritzea. Energia eskari primarioaren 3 tep/urteko gutxieneko energia aurrezpenaren muga ezarri da.
  • Baterako sorkuntza instalazio berriak.
  • Energia auditoria integralak energia eraginkortasunaz eta UNE-EN-ISO 50001 arauan oinarritutako energia kudeatzeko sistemak abiaraztea.

Energia auditoria integralak energia eraginkortasunaz, Hirugarren Sektoreko eraikinetan; hala ere, Laguntza programa honen diru laguntzez baliatzeko, urtean energia primarioaren 20 tep gutxieneko energia kontsumoa jartzen da muga gisa. Auditoria garatzeko jarraitu beharreko metodologia UNE-EN 16247 arauaren arabera egingo da, edo geroago arauaren inguruan egindako egokitzapenen edo hobekuntzen arabera.

Kokaguneko jarduera osoan, UNE-EN-ISO 50001 arauan oinarrituta, energia kudeatzeko sistemak ezartzea helburu dutenak; laguntzen programa honen diru laguntzez baliatzeko, muga gisa urtean energia primarioaren 20 tep gutxieneko energia kontsumoa jartzen bada ere, ISO 50001 arauaren ziurtapena lortzeko kostuak ere diruz lagunduko dira, kanpoko elkarte akreditatu baten bidez eginez gero, baita SGEn inplementatzeko behar diren ekipamenduak ere. ISO 50001 arauaren ziurtapena lortzeko, kanpoko elkarte akreditatu baten bidez egin beharko da.

Diruz lagunduko diren jarduerak eguzki termikoaren alorrean:

  • Eguzki-instalazio termikoak.

Onuradunak:

a) Izaera pribatuko pertsona fisikoak edo juridikoak eta etxejabeen elkarteak, laguntza-programa honen 4. eta 5. oinarrietan zehazten diren jardueraren bat gauzatzen badituzte EAEn. Jabeen Elkarteen kasuan, nortasun juridikorik ez daukaten entitateak badira ere, dirulaguntza-programahonek ematen dituen laguntzez baliatzeko proiektuak egin ditzaketenez gero, elkarte horiek bete beharko dituzte LGSen (11.3 eta 13.2 artikuluetan) xedatutako betebeharrak; baita Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 44. artikuluan ezarritakoa ere (aurrerantzean, «1/1997 Legegintza Dekretua»).

b) Merkataritza sozietateak, baldin eta beren titulartasuna bere osotasunean EAEko udal batena edo batzuena dena, eta haien helburuak laguntza-programa honetako 4. eta 5. oinarrietan jasotzen diren jarduerak gauzatzea ahalbidetzen badu EAEn.

c) Energia Zerbitzu Enpresa moduan diharduen edozein pertsona juridiko, baldin eta dirulaguntza-programa honetako 4. eta 5. oinarri edo ataletan aurreikusten diren jarduerak aurrera eramaten badituzte EAEn, 2.1 atal honetan adierazten diren onuradun potentzialen kontura esklusiboki.

Eskaera epea

2020-01-30-etik 2020-10-31-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena
  • Sektorea: UDALAK - GARAPENERAKO AGENTZIAK - UDALERRIAK
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena
Dei-egilea: EUSKO JAURLARITZA : EVE.