SORGUNE: Kultura-sorkuntza artistikoa babesten eta sustatzen duten kultura-gune independenteentzako dirulaguntzak

Azalpena

Kultura-sorkuntza artistikoa babesten eta sustatzen duten kultura-gune independenteentzako dirulaguntzak (SORGUNE)

Xedea: Espazio horiek zuzkidura, azpiegitura eta egitura egokiak izan behar dituzte proiektu espezifikoak antolatzeko, sortzaileek beren sorkuntza eta ekoizpen artistikorako prozesuak garatu ahal izateko espazioak, baliabideak eta laguntza erraztuko dituztenak. Gainera, berrikuntzarako orientazioa, talentua hautemateko eta babesteko lanak, kudeaketa parte-hartzailea eta tokiko ingurunearekiko harremana eskaini beharko dituzte.

Proiektuen betekizunak:

1. Proiektuak kultura-sektore hauetako bati edo batzuei lotuak izan beharko dute: ikusizko arteak, zinema eta ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, literatura, musika eta bertsolaritza.

2.- Proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean garatu beharko dira, 2024ko urtarrilaren 1etik 2025ko azaroaren 30era bitartean. Proiektuek 2024an hasitakoak izan beharra dute.

3.- Proiektuek onartutako aurrekontuaren % 20ko autofinantzaketa izan beharko dute gutxienez, halakotzat hartuta jatorri publikoetatik ez datorren diru-sarreren frakzioa eta onartutako aurrekontutzat 2. artikuluaren arabera araztutako aurrekontua, hala dagokionean.

4.- Proiektuek dirulaguntzak jaso ditzaten, kultura-guneek 3. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

Onuradunak: Pertsona fisiko eta pertsona juridiko pribatuak.

Eskaera epea

2024-03-02-etik 2024-04-02-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna