4.0 INDUSTRIAKO AKTIBOETAN INBERTSIOEN FINANTZAPENERAKO PARTAIDETZAKO MAILEGUAK

Azalpena

4.0 Industriako aktiboetan inbertsioen finantzapenerako partaidetzako maileguak

Xedea: Enpresaren eraldaketa digitalari loturiko aktiboetan inbertsioen finantzapena.

Ezaugarri nagusiak:

  • Enpresaren eraldaketa digitala helburutzat duten inbertsio berrien finantzapena.
  • Proiektuen ebaluaziorako Memoria bat aurkeztuko da inbertsioak eta digitalizazioaren helburu diren alorretan hobekuntzak justifikatzen dituena.
  • Mailegu hauen izaera berezia dela eta, enpresak urtero aurkeztu beharko ditu bere kontuak, eta kontu horiek ikuskatu egin beharko dira zenbatekoa (edo zenbatekoen metaketa) 500.000 eurotik gorakoa bada, edo Sozietatea legez behartuta badago.

Onuradunak:

  • Enpresa Txiki eta Ertaina izatea, Europar Batasunaren definizioaren arabera.
  • Bere Fondo Propioak eskatzen den zenbatekoaren baliokideak izatea, gutxienez. Aurretik izaera bereko beste maileguren bat dagoenean, mailegu horien zenbatekoen baturaren baliokide, gutxienez, izan beharko dute Fondo Propioek.
  • Kontabilitate Plan Orokorraren mende izatea.

Eskaera epea

2020-01-01-etik 2020-12-31-era

Sailak

  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna
Dei-egilea: EUSKO JAURLARITZA : Luzaro.