Gipuzkoako enpresa industrietan zibersegurtasuna sustatzeko programa - Gipuzkoako enpresetan zibersegurtasuna indartzea.(II eranskina)
Xedea: Gipuzkoako enpresa industrialetan zibersegurtasuna sustatzea.
Diru-laguntzaren xede diren jarduerak:
1) Egoeraren diagnostikoa
2) Zibersegurtasun industrialeko plan estrategikoa
3) Plana gauzatzea
4) Plana hobetzea
Jarduera hautagarria izateko, aurretik zibersegurtasun plan bat egon behar du.
Onuradunak: Gipuzkoan kokatuta egonik jarduera industrial hauetan dihardutenak: erauzketakoak, eraldaketakoak, ekoizpenekoak, horietako ekoizpen prozesuari lotutako zerbitzu teknikoetakoak, eta informazioaren eta komunikazioen gizarte arlokoak.
2019-04-02-etik 2019-09-17-era