EKONOMIA SORTZAILEA - Ekonomia sortzailea balioestea (Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programa)

Azalpena

Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programa - EKONOMIA SORTZAILEA
Ekonomia sortzailea balioestea (VI. eranskina)

Xedea: Ekonomia sortzaileak eraldatzeko duen balioa sustatzea aukera eta balio erantsiko esparruak sortzeko eta garatzen laguntzeko.

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak:

  • Enpresa proiektu eta/edo jarduera berriak bultzatzea ekonomia sortzailearen eremuan.
  • Pertsonetan oinarritutako diseinua txertatzea (erabiltzaileak eta bezeroak eraldatzeko prozesuak, enpresetako eragile aktibo gisa).
  • Ekonomia sortzaileak sortutako aukeretara egokitutako estrategiak diseinatzea.
  • Lankidetza sareak sortzea, garatzea eta/edo horietan parte hartzea.
  • Enpresa edo lurralde arloko gaitasunak eta balio-kateak identifikatu eta garatzea, baita horietan oinarritutako aukerak ere.
  • Sinergiak sortzea eta hibridatzea jarduera sektore desberdinen artean (ekonomia sortzailearen sektoreen artean eta ekonomia sortzailetik kanpo dauden sektoreen artean).
  • Balio erantsiko negozioak eta jardunbide egokiak modelizatzea.
  • Balio proposamen berriak egituratzea ekonomia sortzailearekin hibridatuz.

Onuradunak:

  • Gipuzkoan kokatutako enpresak.
  • Gipuzkoan kokatutako enpresen elkarteak, enpresen elkarteen federazioak eta elkarteak, eta, klusterrak.
  • EAEn kokatutako enpresen elkarteak, enpresen elkarteen federazioak eta elkarteak, eta klusterrak, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak.  

Eskaera epea

2023-02-17-etik 2023-03-30-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna
  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna