LAGUNDEX programa - Nazioarteko eskaintzen prestakuntza

Azalpena

Lagundex programa

Xedea: Lagundex nazioarteko eskaintzak prestatzeko laguntza integralerako programa aurreratua da. Gipuzkoako ETEei zuzendutako programa da. Programaren helburua ETEen esportazio maila handitzea eta hauen lehiakortasuna hobetzea da, Gipuzkoako BPG eta lanpostuak gehitzeko helburuarekin.

Enpresen laguntza integralerako programa aurreratua honek lau fase ditu:

1. Aukeraren azterketa

• Aukeraren heldutasun maila aztertu.

• Kontratazioaren baldintzak aztertu.

• Enpresa eskatzailearen gaitasuna aztertu.

• Aukeraren bideragarritasuna aztertu.

2. Eskaintzaren prestaketa

• Eskaintza teknikoa prestatu.

• Txosten administratiboa prestatu.

• Eskaintza ekonomikoa prestatu.

3. Eskaintzaren jarraipena

• Proposamenaren defentsa.

• Argibideen prestaketa edota eskaintzaren aldaketak.

4. Kontratazioan laguntza

• Lege laguntza.

• Finantza aholkularitza.

• Laguntza administratiboa.

• Esportazaioaren kudeaketan laguntza.

Onuradunak: ETEAk

Eskaera epea

2019-01-01-etik 2019-12-31-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Internazionalizazioa