PROFEX programa - Salmenta Partekatua

Azalpena

Salmenta partekatua-PROFEX

Xedea: PROFEX egitarauaren helburua euskal enpresen internazionalizazioa areagotzea da, bi eratan: enpresan esportazio saila eratzen sustatuz esportazioaldi partzialeko eragile baten bidez eta nazioarteko aitzinasmo komertziala burutzen lagunduz.

PROFEX egitarauaren eraginkortasuna: PROFEXek enpresa parte-hartzaile bakoitzaren esku jartzen du Esportazioaldi Partzialeko Eragilea. Esportazio Eragileak Euskal Ganberek hautatu eta trebatzen dituzte. Nazioarteko aitzinasmo komertziala jarraituko da, egitasmoaren lehen hilabetetan landutakoa Ganberen laguntza teknikoaz. Egitasmoan zehar, Ganberek aribideko internazionalizazio prozesuen ikuskapena eta aholkularitza lanak egingo dituzte. Enpresa bakoitzeko zenbatekoa 400€/hilean izango da. Egitasmoaren iraupena 18 hilekoa da.

Esportazioaldi partzialeko eragilearen ezaugarriak: Hiru enpresen talde bakoitzeko teknikari bat. Elkarrekiko lehiakideak ez direnak. Ahal bada sinergiak dituztenak: ekoizkin osagarriak/sektore-merkatu berberei zuzendua.

Esportazioaldi partzialeko eragilearen zereginak: Enpresa bakoitzari eta Ganberari aldizka beren jarduerak eman. Aitzinasmo komertziala bete. Jarduera kodea. Konfidentzialtasun hitzematea.

Gipuzkoako Bazkundearen zereginak: Egitasmoaren kudeaketa eraginkorra. Enpresa parte-hartzaileen hautaketa eta taldeen prestakuntza. Esportazio Eragileen hautaketa, talde/enpresen prestakuntza eta izendapena beren ezaugarrien arabera. Laguntza ematea Nazioarteko Aitzinasmo Komertzialaren burutzapenean. Laguntza ematea enpresa eta eragileei egitasmoan zehar. Egitarauaren ebaluazioa eta jarraipena. Konfidentzialtasun hitzematea.

Enpresaren zereginak: Izendatutako Esportazio Eragilea sustatu. Teknikariari nahikoa baliabide eman bere zereginak ongi burutzeko. Teknikariari adostutako soldata eman, hilabetero. Aitzinasmo komertziala bete. Teknikariaren merkataritza ekintzen ondorioz eratorritako joan-etorrien gastuak ordaindu. 18 hilabeteko iraunkortasun hitzematea. Dagokion merkataritza-kontratuaren sinaketa teknikariarekin. Jarraipen eta ebaluazio bilerak Ganberekin.

Onuradunak: PROFEX egitaraua euskal PYMEei zuzenduta dago:

  • Helburu dituzten merkatuak dibertsifikatu nahi eta internazionalizazio sailen ahalegina behar dituztenei.
  • Internazionalizazioan hasteko ez barne ahalmenik ezta Giza Baliabiderik ere ez dutenei.

Eskaera epea

2019-01-01-etik 2019-12-31-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Internazionalizazioa