GASA NATURALAREN PREZIO ALTUEN ERAGINPEKO INDUSTRIA-SEKTOREKO ENPRESENTZAKO laguntza-programa

Azalpena

Gas naturalaren prezio altuen eraginpeko industria-sektoreko enpresentzako laguntza

Xedea: Gas-kontsumoaren arloko industria intentsiborako laguntzak, industria-sektorean gasaren prezio handiaren ondorioak arintzeko.

Onuradunak: Gas naturalaren kontsumitzaile diren manufaktura-industriaren sektoreko enpresek izango dute deialdi honen xede diren dirulaguntzak eskuratzeko aukera, baldin eta:

  • Kontsumo-puntuak EAEn kokatuak badituzte eta haien 2009ko Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionala (hemendik aurrera, “EJSN 2009”) 10. kodetik 34. kodera bitarte badago, biak barne, 19. kodea ("Koke-fabrikak eta petrolio-finketa") izan ezik; eta
  • Ukrainako inbasiotik, nazioarteko komunitateak Errusiaren kontra ezarritako zigorretatik edo Errusiak hartutako kontraneurrietatik eratorritako ondorio ekonomikoak pairatu badituzte.

Eskaera epea

2022-07-29-etik 2022-09-30-era

Sailak

  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea & Lotutako Zerbitzuak
    Xedea: Enpresa Berregituraketa
    Eremua: Finantza Egokitzapena