ERRENTERIAKO MERKATARITZA, OSTALARITZA eta ZERBITZUETAN, TICKETBAI SISTEMAREN TXERTAKETA, ERALDAKETA DIGITALA ETA TRANTSIZIO EKOLOGIKORAKO dirulaguntzak

Azalpena

Errenteriako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetan, TicketBAI sistemaren txertaketa, eraldaketa digitala eta transizio ekologikorako diru-laguntzak

Xedea: Oinarri espezifiko hauek arautzen dute dirulaguntzak ematea, lehiarik gabeko modalitatean, Errenteriako saltokiek, zerbitzuek, ostalaritzak, eta sektore horietako elkarteek egiten dituzten ekintzetarako, TicketBAI-aren ezarpena, digitalizazioa eta trantsizio ekologikoaren esparruan. Deialdi honen helburu zehatzak honako hauek dira:

- Hiri-ekonomian eten digitala murriztea.

- Enpresa horien heldutasun digitalaren maila handitzea, negozioaren eraldaketa digital osoan edo partzialean lagunduz.

- Energia aurrezteko eta efizientzia energetikorako neurriak bultzatzea, bereziki energiaren prezioen aldaketen aurrean kalteberenak diren sektore eta negozioetan.

- Negozio horiek salmenta-kanaletan kontsumitzaileei salgaiak banatzeko sistema jasangarriak ezar ditzaten bultzatzea.

- Efizientzia eta materialen eta baliabideen aurrezpena sustatzea negozio-ereduan (ekonomia zirkularra).

- Hiri-ekonomia kontsumo arduratsu eta kontzientearen sustapenaren buru izan dadin bultzatzea (kanpainak, proiektu pilotuak, erakustaldiak, etab.)

- Hiri-paisaiaren kalitatea hobetzea: estetika, irisgarritasuna, segurtasuna eta/edo zarata murrizteko neurriak.

Diruz lagun daitezkeen gastuak: Deialdi honi dagokionez, diruz lagundu ahal izango dira 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra bitartean egindako honako gastu hauek, baldin eta TicketBAI sistemaren ezarpena, jarduera ekonomikoa eraldaketa digitalera egokitzeko eta/edo trantsizio ekologikorako neurriak ezartzeko badira.

Onuradunak: Dirulaguntza hauen erregimena aplikatuko zaie soilik baldintza hauek betetzen dituzten enpresa eta norberaren konturako langileei:

1. Haien jarduera nagusia merkataritzakoa, ostalaritzakoa edo zerbitzukoa izatea; eta Errenteriako JEZ erroldan alta emanda egotea, edo haien jardueraren arretako establezimendu nagusia Errenterian egotea.

2. Jarduera nagusia I. Eranskinean aipatutako JEZko epigraferen bati egokitzea.

3. Urtean 1.000.000 € edo gutxiagoko fakturazioa izatea, BEZik gabe

4. Baldintzak betetzen ez dituzten enpresekin loturarik ez izatea edo haiek partaidetzarik ez izatea.

5. Gutxienez jendaurreko negozio-lokal bat izatea.

6. Zergetako, Gizarte Segurantzako eta Errenteriako Udalarekiko betebeharrak egunean izatea, eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluan onuradun izateko adierazitako debekuren batean ez egotea.

7. Izapide hori behar duten obren kasuan, dagokion udal-lizentzia edo -baimena eskatu izana. Eta, zehazki, eskabidea terrazetako altzarietan inbertitzeari edo terrazak estaltzeari buruzkoa bada, indarrean izan beharko dute lurzoru publikoan terrazak instalatzeko lizentzia.

Eskaera epea

2023-07-20-etik 2023-11-17-era

Sailak

  • Sektorea: MERKATARITZA Sektorea & Zerbitzu Profesionalak
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna
  • Sektorea: TURISMO Sektorea & OSTALARITZA
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna