KSI BERRITZAILE+ programa (KSIen sektorean berrikuntza-potentzial handiko proiektuak garatzea)

Azalpena

Kultura eta Sormen Industrien Berrikuntzarako Funtsetik dirulaguntzak ematea KSI Berritzaile+ Programara

Xedea: EAEko KSIen sektorean berrikuntza-potentzial handiko proiektuak garatzen dituzten enpresentzako dirulaguntza-deialdiaren oinarriak ezartzea eta dirulaguntza horiek iragartzea. EAEko KSIen sektorean ahalmen berritzaile handia duten proiektuak, sektorearen lehiakortasunaren hobekuntzan edo nazioarteko posizionamenduan eragina dutenak, eta, horrela, transferentzia-prozesuak garatzen eta sinergiak eta aukera-espazio berriak sortzen laguntzen dutenak. Hauek egitearen aldeko apustua egiten duten KSIen sektoreko proiektuak lagunduko dira diruz:

  • Produktuaren/zerbitzuaren, prozesuaren edo negozio-ereduaren berrikuntza-proiektuak, diferentziazioa eta balio instrumentala, intrintsekoa edo soziala dakartenak.
  • Ernalketa gurutzatua sustatzen duten I+G+b proiektuak.
  • KSIek 2030erako ZTBPren hiru trantsizioetako batekin zerikusia duten I+G+b proiektuetan parte hartzea sustatzen duten proiektuak.
  • Teknologia edo irtenbide berritzaileak erabiltzen dituzten proiektuak.

Onuradunak: Enpresak, zeinen jarduera nagusia baita EAEko KSIak osatzen dituzten azpisektoreetako bat.

Eskaera epea

2022-06-28-etik 2022-07-27-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna