Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak kudeatutako programen kontura dirulaguntzak: Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz sortu eta hedatzeko proiektuak
Xedea: Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz sortu eta hedatzeko proiektuak pertsona fisiko edo entitate juridiko profesional pribatuentzat.
Laguntza eremuak:
a) Euskarazko edukiak eskaintzen dituzten webgune ez korporatiboak garatzea, edukiak libreki eskuragarri izan daitezen.
b) Software tresnak euskaratzea.
c) Nerabe eta gazteen aisialdirako edukiak sortu eta hedatzea helburu duten egitasmoak: bideo tutorialak, lehiaketak edo blogak biltzen dituzten ekimenak.
d) Erakunde eskatzailearen funtsetan eta artxiboetan diren eduki digitalak libreki eskuratu, partekatu eta birnahasteko bideak errazteko garapen teknologikoak.
e) Gailu mugikorretan erabiltzeko aplikazioak sortu eta ekoiztea
Onuradunak: Enpresa pribatuek, egoitza sozial eta fiskala Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokaturik baldin badute. Enpresaren kontzeptuaren barruan sartzen dira enpresaburu individual edo autonomo diren pertsona fisikoak.
2024-05-02-etik 2024-05-31-era