Azalpena
Gipuzkoako Lurralde Historikoan energia-komunitateak sortzea eta eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioetan autokontsumo kolektiboko erregimenean inbertitzea sustatzeko dirulaguntzak
Dirulaguntzen xedea eta barne hartutako programak: Dirulaguntza horiek energia-komunitateak sortzea eta autokontsumo kolektiboko araubideko instalazio fotovoltaikoetan inbertitzea sustatzeko dira. Norgehiagoka bidez ematen dira. Bi programa dituzte:
-
A PROGRAMA: energia komunitateak sortzea eta kudeatzea kideak nagusiki jarduera ekonomikorik gabeko pertsona fisikoak direnean eta haiei lotutako instalazio fotolvotaikoetan inbertitzea.
-
B PROGRAMA: energia komunitateak sortzea eta kudeatzea kideak nagusiki empresak direnean eta instalazio fotolvotaikoetan inbertitzea, autokontsumo kolektiboko erregimenean.
Onuradunak:
-
A. Programaren hartzaileak: Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokatuta dagoen eta nortasun juridikoa, legala eta baliozkoa duen edozein erakunde publiko edo pribatu, baldin eta soil-soilik energia-komunitate bat sortzeko eskatzea erabakitzen badu, edo, gainera, erkidego horri lotutako instalazio fotovoltaiko batean inbertitzea erabakitzen badu. Nagusiki jarduera ekonomikorik gabeko pertsona fisikoek osatutako energia-erkidegoa, dirulaguntza honen deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu aurretik sortua, eta hari lotutako instalazio fotovoltaiko batean inbertsioa eskatzea erabakitzen duena. Era beran, eguneroko kudeaketarako beharrezkoak diren web orriak edo aplikazio informatikoak diseinatzeko eta egiteko jarduerak eskatu ahal izango ditu. Aipatutako energia-erkidegoa izaera pribatuko erakundea izango da, eta nortasun juridikoa izango du.
-
B. Programaren Hartzaileak: a. Enpresa taldeak, nortasun juridikoa izan nahiz ez, baldin eta adosten badute elkarren artean esklusiboki energia komunitate bat sortzea edo, gainera, hari lotutako instalazio fotovoltaiko batean inbertitzea. b. Jarduera ekonomikoetarako eraikinen jabeen erkidego bat edo jabe erkidegoen elkarte bat, baldin eta Jabetza Horizontalaren Legearen arabera eratuta badaude eta erabaki badute beren titulartasuneko eraikinetan instalazio fotovoltaikoa martxan jartzea. Dirulaguntzaren xede den instalazio fotovoltaikoaren sustatzailea jabe erkidegoen elkarte bat denean, apirilaren 5eko 244/2019 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak bete beharko dira instalazio horiek kontsumo instalazioetatik hurbil eta haiekin lotuta dauden ekoizpen instalaziotzat har daitezen. c. Gehienbat enpresez osatutako energia komunitate bat, dirulaguntza honen deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu aurretik sortua, baldin eta autokontsumo kolektiboko erregimenean instalazio fotovoltaiko bat abiaraztea sustatu nahi badu, baita eguneroko kudeaketarako beharrezkoak diren web orriak edo aplikazio informatikoak diseinatu eta egitea ere. Energia komunitate horrek edozein forma juridiko hartu ahal izango du.
Eskaera epea
2023-02-23-etik 2023-04-05-era
Sailak
-
Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
Xedea: Egindako Inbertsioa
Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena
-
Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
Xedea: Egindako Inbertsioa
Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena
-
Sektorea: UDALAK - GARAPENERAKO AGENTZIAK - UDALERRIAK
Xedea: Egindako Inbertsioa
Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena