Gipuzkoa Digitala programa: Zibersegurtasuna - Industria produktu zibersegurua
Xedea: Helburua industria produktuen segurtasuna ebaluatzeko proiektuen garapena bultzatzea da. Laguntzak gailu industrialak garatzen eta/edo diseinatzen dituzten enpresentzat dira, diseinutik abiatuta zibersegurtasuna ezar dezaten sustatzeko eta produktuen segurtasuna laborategi industrialetan probatzeko/testatzeko aukera beren eskura jartzeko.
Proiektuaren baldintzak: Diruz lagunduko diren proiektuek konpromisoa hartu beharko dute probatu beharreko produktuaren aurrediagnostikoa egiteko ZIUR Fundazioaren laborategietan. Konpromiso hori ZIUR Fundazioak emandako idazki baten bidez egiaztatu beharko da. Diruz lagundu daitezkeen jarduerak industria produktuen probak garatzeko izan beharko dira, zibersegurtasunaren ikuspegitik fidagarriak direla bermatzeko. Laborategien Sare Nazionalean (https://www.incibe-cert.es/laboratorios) erregistratutako zibersegurtasun industrialeko laborategiak dituzten agenteak azpikontratatzearen gastuak bakarrik hartuko dira diruz laguntzeko modukotzat, edo, bestela, justifikazio txostena aurkeztu beharko da, non adieraziko baita agenteak badituela diruz lagun daitezkeen jarduerak gauzatzeko behar diren baliabide teknikoak eta giza baliabideak.
Onuradunak: Beren jarduera Gipuzkoan garatzen duten enpresak, babestuko den proiektuaren emaitzak instalazio horietan zuzenean erabiltzen badira.
2024-04-25-etik 2024-06-03-era