Gipuzkoa Digitala: Zibersegurtasuna - Gipuzkoako enpresetako zibersegurtasuna
Xedea: Oinarri hauen xedea da Gipuzkoako enpresetan zibersegurtasuna ezarpena sustatzeko programako dirulaguntzen esleipena arautzea.
Proiektuaren baldintzak: Diruz lagundu ahal izango dira lan hauek egiteko aholkularitza espezializatua kontratatzearen ondoriozko gastuak: a) Hardwarearen/softwarearen egoeraren diagnostikoa zibersegurtasunari dagokionez, enpresaren antolamendu egoera zibersegurtasunari dagokionez. b) Zibersegurtasun plan bat idaztea, gomendio zehatzak eta aurreikusitako kostuak jasoko dituena. c) zibersertasun plan bat hedatzen eta gauzatzen laguntzea. Atal honetan diruz laguntzeko modukotzat hartuko dira: sareas segmentatzeko proiektuak, ahuleziak detektatzeko eta kudeatzeko proiektuak, industria-sare bateko aktiboen intentarioa egiteko proiektuak, zibersegurtasunaren arloan langileak sentsibilizatzeko eta prestatzeko proiektuak, aplikatu beharreko segurtasun araudi edo estandarrera egokitzeko proiektuak. d) Helmugako herrialdeko eta sektoreko (nazionala edo atzerrikoa) zibersegurtasun arloko araudiari edo gomendioei egokitzeko lanak egiteko aholkularitza espezializatua kontratatzearen ondoriozko gastuak. Ez dira diruz lagunduko hardwarearen eta softwarearen kostuak, ez eta instalazioarekin lotutako zereginak ere.
Onuradunak: Entitate onuradunak Gipuzkoan diharduten ETEak izango dira. Ez dira diruz lagunduko azken hiru urteetan antzeko lanak finantzatzeko dirulaguntza jaso duten enpresek kontratatutako diagnostiko lanak eta zibersegurtasun plana garatzeko lanak.
2024-04-25-etik 2024-09-16-era