Azalpena
Ekonomiaren hainbat sektoretan energia termiko berriztagarrien instalazioak ezartzeko pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan
Xedea: Pizgarri-programak, industriako, nekazaritza eta abeltzaintzako, zerbitzuetako, eta ekonomiaren beste zerbitzu batzuetako —bizitegi-sektorea barne— sektoreetan eta sektore publikoko bizitegirakoak ez diren eraikin, establezimendu eta azpiegituretan energia berriztagarri termikoen instalazioak egiteko.
-
1. pizgarri-programa: Industriako, nekazaritza eta abeltzaintzako, zerbitzuetako, eta ekonomiaren beste zerbitzu batzuetako —bizitegi-sektorea barne— sektoreetan energia berriztagarri termikoen instalazioak egitea.
-
2. pizgarri-programa: Sektore publikoko bizitegitarako ez diren eraikin, establezimendu eta azpiegituretan energia berriztagarri termikoen instalazioak egitea.
Onuradunak: Pertsona fisikoak, juridikoak, sektore publikoko edozein erakunde, taldeak, elkarteak, partzuergoak edo beste edozein lankidetza-modu, eta lurraldeko toki-erakundeak.
Eskaera epea
2022-03-24-etik 2024-07-31-era
Sailak
-
Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
Xedea: Egindako Inbertsioa
Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena
-
Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
Xedea: Egindako Inbertsioa
Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena
-
Sektorea: UDALAK - GARAPENERAKO AGENTZIAK - UDALERRIAK
Xedea: Egindako Inbertsioa
Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena