ETEentzako MARKETPLACES programa (nazioarteko salmenta on-line salmenta-bide espezializatuetan edo orokorretan)

Azalpena

ETEentzako MARKETPLACES programa

Xedea: Enpresaren interesetarako marketplace egokiena ebaluatzea eta hautatzea, eta ezarritako helburuak lortzeko martxan jartzea. Proiektua osatzeko, bertako langileak trebatuko dira kanala garatzen jarraitzeko. Urratsak:

  • Enpresak nazioartekotzeari eta digitalizazioari dagokienez duen egoera eta negozio-eredua aztertzea eta baloratzea.
  • Nazioartekotze-estrategiaren arabera interesgarriak izan daitezkeen merkatuak ebaluatzea eta hautatzea.
  • Enpresarekin batera definitzea sustapenaren xede diren produktuak eta lortu nahi den publikoa.
  • Marketin egokienen eskaintza baloratzea eta proiektuaren bideragarritasuna aztertzea, enpresaren interesetara ondoen egokitzen den marketplacea hautatzeko.
  • Hautatutako marketplacean abiaraztea eta kanalarekin lotutako estrategia definitzea.
  • Amaitzeko, taldea gaitzea, enpresak proiektua modu autonomoan garatzen jarrai dezan.

Onuradunak: Hasierako fasean edo finkatze-fasean dauden eta online salmenta-kanalak irekitzeko interesa duten euskal enpresa esportatzaileak.

Eskaera epea

2024-01-01-etik 2024-12-31-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Trebakuntza
    Eremua: Formakuntzarako Laguntzak
  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Internazionalizazioa