ERREPIDE BIDEZKO SALGAI-GARRAIOKO FLOTAK MODERNIZATZEKO laguntzak

Azalpena

Errepide bidezko salgai-garraioko flotak modernizatzeko laguntza-programa

Xedea: Salgai-ibilgailu astunen parkea berritzeak eta txatar bihurtzeak energia- eta ingurumen-efizientzia hobetzea ekarriko du berekin, eta horrela, Aldi Baterako Esparruen helburuak beteko dira.

Onuradunak: Deialdi honen xede diren dirulaguntzak eskuratzeko aukera izango dute:

a) Jarduera ekonomikoak garatzen dituzten pertsona fisikoek, hala badagokio, Zerga Administrazioko Estatu Agentziako Enpresaburu, Profesional eta Atxikitzaileen Erroldan alta emanda egoteaz gain, egoitza fiskala EAEn eduki beharko dutenak.

b) Izaera pribatuko pertsona juridikoak, egoitza fiskala EAEn dutenak.

c) Egoitza soziala eta fiskala EAEn ez izan arren, Autonomia Erkidego horretan (i) beren jarduera garatzen duten, (ii) egoitza bat duten, eta (iii) beren plantillaren zati bat Autonomia Erkidego horretan duten pertsona juridikoek; hori guztia, gutxienez, laguntza-deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (aurrerantzean, «EHAA») argitaratzen den egunaren aurreko bi (2) urteez geroztik.

Betiere baimen hauetako baten jabe badira, dagokion baimenak indarrean egon behar duelarik laguntza eskatzen den egunean:

a) Salgaien garraio publikorako baimen bat, 3,5 tn-ko gehieneko masatik gora duten ibilgailuekin edo ibilgailu multzoekin garraiatzeko gaitzen duena, MPDE gakoarekin identifikatua.

b) Salgaien garraio pribatu osagarrirako baimen bat, 3,5 tn-ko gehieneko masatik gora duten ibilgailuekin edo ibilgailu multzoekin garraiatzeko gaitzen duena, MPCE gakoarekin identifikatua.

c) Salgaien garraio publikorako baimen autonomiko bat MDLE gakoarekin, betiere baimen horri esleituta badituzte, 3,5 tn-ko gehieneko masatik gorako ibilgailuak.

Eta Ukrainako inbasioagatik edo bere ondorioengatik (zuzenak edo zeharkakoak) eragindakoak izan badira.

Eskaera epea

2023-06-12-etik 2023-10-31-era

Sailak

  • Sektorea: GARRAIO Sektorea & LOGISTIKA
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Modernizazioa