Azalpena
Ekonomia zirkularreko berrikuntzarako dirulaguntzak
Xedea: Dirulaguntza horiek EAEko industria ingurumenaren ildoan berritzeko dira. Hori izanik aplikazio-eremua, helburu hauek lortzen lagundu nahi dute:
-
Ekonomia zirkularraren bidez, berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea, ekoizpen-prozesuetako baliabideen efizientzia ere aintzakotzat hartuta.
-
Lehengaien kontsumoa murriztea eta, bereziki, isur daitezen saihestea.
-
Enpresa-jarduera iraunkorrak sortzea, EAEko ekonomiaren suspertze berdean lagun dezaten, baita lehiakortasuna hobetzen eta enplegu kualifikatua sortzen ere.
-
Lurraldearen ingurumen-erresilientzia handitzea, merkatu globalean erreplikabilitate handia duten soluzio teknologiko berritzaileen bidez.
-
Enpresen arteko lankidetzak sendotzea, Europako tresna zirkularrek dakartzaten erronkei eta aukerei hobeto erantzuteko.
Dirulaguntza-lerro:
-
1. lerroa. Ekodiseinua eta ekonomia zirkularraren erakustaldia.
-
2. lerroa. Ekoberrikuntza estrategikoa.
-
3. lerroa. ETE zirkularra.
Onuradunak: Enpresak
-
1. lerroan, Ekodiseinua eta ekonomia zirkularraren inguruko erakusketa darabilten proiektuak, eta 2. lerroan, Ekoberrikuntza estrategikoaren arloan, erakunde onuradunak enpresak (sustatzaile edo bazkide gisa) eta taldeak izan daitezke.
-
3. lerroan, ETE zirkularren arloan, erakunde onuradunek elkarteak edo taldeak izan behar dute, eta, gutxienez, honako egitura hau izan behar dute: – Proiektuaren sustatzaile gisa diharduten bitarteko eragilea, taldearen ordezkaritza eta koordinazioa beren gain hartzen dutenak, eta proiektuak aurrera egin dezan, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioarekiko beharrezkoak diren harreman- eta solaskidetza-eginkizun guztiez arduratzen direnak. – Proiektuetan parte hartzen duten enpresa txiki eta ertain pribatuak. Lehentasunez eta era ez-baztertzailean, Euskal Autonomia Erkidegoko 2030eko Ekonomia Zirkularraren Estrategian identifikatu diren sektoreen balio-kateetan parte hartzen duten ETEak, bereziki, garraioaren sektorekoak (automobilgintza, trenbidea, aeronautika, ontzigintza); ekipo osagarriak, makineria eta makina-erreminta; elektriko-elektronikoa; metalgintza; kimika; eraikuntza; elikagaigintza; birziklapena eta ingurumenaren lehengoratzea, bai eta bilgarrien diseinua eta fabrikazioa ere. Enpresa handiek enpresa laguntzaile gisa parte hartu ahal izango dute, baina horien banakako kostuak ez dira finantzatuko
Eskaera epea
2025-12-23-etik 2026-03-26-era
Sailak
-
Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna