BIND 4.0 SME Connection
Xedea: BIND 4.0 SME Connection ekimenaren bidez, startup-ek industriaren erronka berriei aurre egingo diete. Gainera, Berrikuntza eta Ekintzailetzaren Euskal Ekosisteman murgilduko dira Berrikuntza Irekiaren bidez. Hautatutako startup-ek, euren berrikuntzak martxan jarri ahalko dituzte ingurune errealetan, Euskadiko Enpresa Txiki eta Ertain (ETE) industrialetan hain zuzen ere. BIND 4.0 ekimen publiko-pribatu hau, industriako Kluster Antolakunde Dinamizatzaileekin (KAD) batera sortua da. Helburua da, euskal ETE-en eraldaketa digitala bizkortzeko eta erronka teknologikoei aurre egiteko, startup-ak berritzaileak gerturatzea. SME Connection ekimenaren motorra BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataforma eta ekosistemaren eredua enpresa txiki eta ertainen eta startupen lankidetzara hurbiltzea da. BIND 4.0 SME Connection-ek lankidetza-aukera berriak sortzen ditu euskal enpresa txiki eta ertainen eta startup-en artean, Challenges Klusterraren ereduari jarraituz, eta BIND 4.0 plataformaren arrakasta segmentu honetara hurbiltzen du.
Onuradunak: Teknologia berriak garatzen dituzten startup-ak, beren garapen teknologikoa osatu dutenak eta beren zerbitzuaren/produktuaren konfigurazioa amaitzeko moduan daudenak, hau da, ikusi, probatu edo merkatuan dagoeneko eskuragarri dagoen produktu edo zerbitzu bat dutenak. Zortzi urte baino gehiago ez dituzten startup-ak, industria-prozesuak hobetzeko teknologia berriak erabiltzen dituztenak eta bere enpresa-garapena bizkortu nahi dutenak. Energiaren, Fabrikazio Aurreratuaren, Ingurumenaren eta Automozioaren industrietan aplika daitezkeen soluzio disruptiboak dituzten startup-ak, honako hauek barne hartzen dituztenak: Adimen Artifiziala, Big Data Analytics, Computing, Zibersegurtasuna, Ikuspen Artifiziala, IoT, 3D inprimaketa – Fabrikazio Aditiboa, Robotika Kolaboratiboa, Nanoteknologia, Material Berriak, Errealitate Gehitua / Errealitate Birtuala, ...
2023-01-01-etik 2023-02-03-era