BIND 4.0 GovTech - Startup-etarako deialdia (Azelerazio teknologikoko programa)

Azalpena

BIND 4.0 GovTech

Xedea: BIND 4.0 GovTech startupek sozietate publikoen erronka berriei aurre egin ahal izango diete, berrikuntza irekiaren bidez. Hautatutako startupek ingurune errealetan ezarriko dituzte beren soluzioak, Euskadiko sozietate publiko batekin edo gehiagorekin lankidetzan. Ekimen pilotu honek proiektu errealetan lan egiteko aukera emango die startupei, identifikatutako erronkei erantzunez. Hautatutako startupek erreferentziako bezero bat lortzen dute sektore publikoan eta prestakuntzarako sarbidea, administrazio publikoari saltzeko prozesuetan lehiakorrak izateko. Konponbide disruptiboak bilatzen dituzten sozietate publikoak honako arlo hauetan aritzen dira: Energia eta Jasangarritasuna, Ingurumen Kudeaketa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Industria, Enpresa Garapena, Informazioaren Teknologia eta Digitalizazioa, eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea.

Onuradunak: Sektore publikoarentzat teknologia berriak garatzen dituztenak, horien garapen teknologikoa jada osatuta dutenak. Beste era batera adierazita, ikusi, erakutsi edo probatu daitekeen edota merkatuan jada erabilgarri dagoen produktu edo soluzio bat duten startupak. 8 urte baino gutxiago dituzten eta sektore publikoak aurre egin beharreko erronkei soluzio bat emateko teknologia berriak erabiltzen dituzten startupak. Zerbitzu publikoen adar ezberdinetan ezar daitezkeen soluzio berritzaileak dituzten startupak, arloak izan daitezke: Adimen artifiziala, Big Data, Computing, IoT, Ikaskuntza automatikoa, Ahotsa ezagutzea, Mugikortasun adimenduna, Energia adimenduna, Jasangarritasuna, ...

Eskaera epea

2024-04-10-etik 2024-05-02-era

Sailak

  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea & Lotutako Zerbitzuak
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak