ERAKUNDEAREN, PRODUKTUAREN, ZERBITZUAREN edo EKITALDIAREN KARBONO AZTARNA KALKULATZEKO eta MURRIZTEKO dirulaguntzak

Azalpena

Fundazioei eta merkataritza-sozietateei dirulaguntzak erakundearen, produktuaren, zerbitzuaren edo ekitaldiaren karbono-aztarna kalkulatu eta murrizteko

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak:

a) Erakundearen karbono aztarna kalkulatzea, 1+2 irismenarekin, eta aztarna hori murrizteko plan bat egitea. Arestian adierazitako irismenak GHG PROTOCOL protokoloan jasotako 1 eta 2. irismenei erantzungo die, edo ISO 14064-1:2018 arauaren 1 eta 2. kategoriei (zuzeneko eta zeharkako isuriak, hurrenez hurren). Karbono aztarna kalkulatzeko, honako kalkulagailu hauetako bat erabili beharko da: 1.- Erakundearen karbono aztarna kalkulatzeko tresna, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa. 2.- Erakundearen karbono aztarna kalkulatzeko tresna. Aukeratutako kalkulagailua eguneratuta egon beharko du, eta kalkuluaren xede den urtea barneratuta izan behar du.

b) Erakundearen karbono aztarna kalkulatzea, 3. irismenekoa (1+2 irismenak barne) eta aztarna hori murrizteko plan bat egitea. Erakundearen karbono aztarna kalkulatzeko, metodologia hauetakoren bat erabili beharko da: - UNE-EN ISO 14064-1:2019. Berotegi efektuko gasak. 1. zatia: Orientazioarekin zehaztea, erakundeen mailan, berotegi efektuko gasak kuantifikatzeko eta isurien eta kentzeen txostena egiteko (ISO 14064-1: 2018). - GHG PROTOCOL. Corporate Standard: A Corporate Accounting and Reporting Standard; y Corporate Value Chain (Scope 3) Accounting and Reporting Standard Erakundearen karbono aztarna kalkulatu ahal izango da urte bakarrerako, ahal dela, 2022rako, edo 4 urtera arte (2019-2022). a) eta b) ataletako karbono aztarnak inskribatu beharko dira Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren karbono aztarnaren, konpentsazioaren eta karbono dioxidoa xurgatzeko proiektuen erregistroan (martxoaren 14ko 163/2014 Errege Dekretuak sortua) eta hori egiaztatzen duen ziurtagiria izan beharko du. Ezinbestekoa izango da azken justifikazioa egiteko momentua ziurtagiri bidez egiaztatzea.

c) Produktu, zerbitzu edo ekitaldi bati lotutako karbono aztarna kalkulatzea eta aztarna hori murrizteko plan bat egitea. Produktu edo zerbitzu baten karbono aztarna kalkulatzeko, metodologia hauetakoaren bat erabili beharko da: - GHG Protocol: Product Life Cycle Accounting and Reporting Standard - UNE-EN ISO 14067:2019 Berotegi efektuko gasak. Produktuen karbono aztarna. Kuantifikatzeko baldintzak eta jarraibideak. (ISO 14067:2018) Ekitaldi baten karbono aztarna kalkulatzeko, erakundeko karbono aztarna kalkulatzeko a) eta b) ataletan adierazitako estandarrak erabili beharko dira.

Onuradunak: Gipuzkoan kokatutako foru fundazio ez direnak eta merkataritza sozietateak.

Eskaera epea

2023-02-07-etik 2023-03-06-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena