«Beint Nazioartekotze Bekak» laguntza programa
Xedea: Unibertsitateko tituludun gazteen nazioartekotze-arloko prestakuntza, euskal enpresek eta beste erakunde batzuek etorkizunean profesional-oinarri bat izan dezaten, ekonomia irekiaren erronkei eraginkortasunez erantzun ahal izateko. Helburu hori gauzatzeko, programa honetan parte hartu nahi duten unibertsitate, enpresa eta nazioartekotzea sustatzeko erakunde publiko eta pribatuekin lankidetzan jardungo da.
Onuradunak (3. faseko erakunde kolaboratzaileak): 3. faseko erakunde kolaboratzailetzat hartuko dira bekadunei enpresa arloko praktika profesionalak egiteko aukera ematen dieten erakunde, enpresa, enpresa-elkarte eta klusterrak. Praktika profesionalak egiteko eskaintza bat onartua izan dadin, eskakizun hauek bete beharko dituzte erakunde interesdunek:
a) Enpresa arloko prestakuntza-praktika bat eskaintzen duen nazioartekotutako erakundea iza- tea eta gutxienez merkataritza- edo ekoizpen-alorreko establezimendu bat edukitzea kanpoan. Salbuespen kasuetan, establezimendurik ez duten enpresen eskaintzak baloratu ahal izango dira, betiere praktika profesionalak negozio-zentro batean edo antzeko batean garatzen badira eta enpresako langileak uneoro baldin badaude bekadunarekin.
b) Bekadunaren prestakuntza- eta jarduera-plana izatea, praktikaldi osoa jasoko duena eta bekadunari esleituko zaizkion funtzioak eta zereginak zehatz azalduko dituena.
c) Bekadunaren prestakuntzaren ardura hartuko duen tutore bat edukitzea.
d) Prest egotea bekadunak helmuga-herrialdera egin behar duen bidaiaren joan-etorriko txar- tela ordaintzeko. Bekadunari egotz dakiokeen kausaren bat dela-eta ebazten bada beka amaitu dela 3. fasea bukatu baino lehen, enpresa ez da egongo behartuta itzulerako txartela ordaintzera.
e) Eskatutako herrialdean bisa lortzea (edo nahitaezko beste tramiteren bat) ezinbesteko bete- kizuna bada bekadunaren egonaldia formalizatzeko, erakundeak aldez aurretik egiaztatu beharko du bekadunak betetzen dituela herrialde horrek eskatzen dituen eskakizunak; horrez gain, bisa lortzen eta nahitaezkoak diren bestelako tramiteak egiten lagunduko dio ongi bete ditzan herrial- dera sartzeko behar diren osasun eskakizunak, eta orobat bere gain hartuko ditu horretarako egin beharreko izapide eta gastuak.
f) Funtzionamendu-gastuak ordaintzea, esaterako hauek: komunikazio kostuak, ekipo informa- tikoak (praktikak egiten diren bitartean), bulegoko materiala eta bekadunak bere ohiko bizitokitik kanpora egiten dituen joan-etorriengatiko dietak. Beste gastu-kontzeptu batzuk ere ordainduko ditu, baldin erakundeak bekadunari ezarritako jardueren eta emandako jarraibideen ondorioz sor- tutakoak badira.
g) Basque Trade & Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentziari edo/eta SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Nazioartekotze Zuzendaritzari jakinaraztea zein den bekadu- naren eboluzioa eta ebaluazioa, eskatutako balorazio-txosten guztiak bidaliz.
h) Lankidetza-akordioa sinatuko duen bekadunak praktikaldirik edo lanik egin ez izana BEIN- Teko 3. faserako hautatutako enpresa edo organismoan.
2024-01-01-etik 2024-12-31-era