Gipuzkoan plastikoaren ekonomia zirkularreko berrikuntza-poloa garatzeko dirulaguntza
Xedea: Dirulaguntzen lerro berri honen helburua Gipuzkoan plastikoa birziklatzeko erreferentziazko berrikuntza-polo bateraikitzea da, nagusiki material birziklatua lortzean zentratua, ondoren plastiko birjina berriak fabrikatzeko bigarren mailako lehengai gisa erabiltzeko. Instalazioan balorazio materialeko instalazio bat ezarri beharko da, Europako hondakinen hierarkiaren arabera maila hierarkiko baxuagoko prozesu bat planteatzen duen edozein teknologia baztertuta. Dirulaguntza honek gastuak eta inbertsioak onartzen ditu.
Onuradunak: Enpresa pribatuek edo horien elkarte edo taldeek jaso ahal izango dituzte laguntzak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 10. artikuluan ezarritako baldintzetan.
2023-03-20-etik 2023-04-19-era