SMART MOBILITY INDUSTRY - Enpresen Lehiakortasuna (elektromugikortasuna, karga-azpiegitura eta gidatze autonomoa)

Azalpena

Gipuzkoan mugikortasun elektrikoaren sektorea sustatzeko Smart Mobility Industry dirulaguntza programa

II. ERANSKINA: ENPRESEN LEHIAKORTASUNA

Xedea: gogoeta estrategikoko, negozioa birbideratzeko, dibertsifikatzeko, eraldaketa digitala egiteko, lehiakortasuna hobetzeko edo enpresaren edozein prozesu berrantolatzeko proiektuak bultzatzea: ahal dela, mugikortasun berriari dagozkionak (elektromugikortasuna, karga-azpiegitura eta gidatze autonomoa). Enpresak bakarka edo entitate talde batek bultzatutako proiektuak aurkeztu daitezke.

Entitate onuradunak:

a) Beren jarduera Gipuzkoan garatzen duten enpresak.

b) Euskal Autonomi Erkidegoan finkatutako irabazi asmorik gabeko entitateak, eta programa honen helburuak lortzen lagundu dezaketen jarduketen lidergoa daramatenak.

Proiektuak bakarka edo elkarlanean aurkeztu daitezke.

Proiektuaren baldintzak: Enpresen kasuan, mugikortasun berriari lotutako proiektuak egiten dituzten enpresatik kanpoko aholkularitzen, ingeniaritzen edo adituen kontratazioa finantzatuko da. Irabazi-asmorik gabeko erakundeen kasuan, antzeko problematika partekatzen duten eta propultsio-modu berrien ondorioz automobilgintzan gertatzen ari diren aldaketetara egokitu edo horietan sartu ahal izateko antolamendu-hobekuntzak aztertu nahi dituzten enpresen kopuru handia bildu behar dute proiektuek.

Eskaera epea

2024-04-24-etik 2024-06-07-era

Sailak

  • Sektorea: UDALAK - GARAPENERAKO AGENTZIAK - UDALERRIAK
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Proiektu Estrategikoak
  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea & Lotutako Zerbitzuak
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak
  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak
  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea & Lotutako Zerbitzuak
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna
  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna
  • Sektorea: UDALAK - GARAPENERAKO AGENTZIAK - UDALERRIAK
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna