MERKATARITZA MODERNIZATZEKO dirulaguntzak

Azalpena

Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza modernizatzeko laguntza-programaren laguntzetarako (Funts Teknologikoa), Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (Europar Batasunak finantzatua – Next GenerationEU)

Xedea: Diru-laguntza horien helburua, merkataritza-sektorearen eraldaketa digital eta jasangarriaren bidez, lehiakortasuna eta modernizazioa sustatu eta bultzatzea da. Horretarako, eduki teknologikoa, berritzailea eta jasangarria duten proiektuen garapena finantzatuko da. Proiektu horiek merkataritzako mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek aurkeztuko dituzte, banaka edo elkarteen bidez. Plan eta proiektuok merkataritza-jardueraren kudeaketan eta negozio-ereduan eragingo dute, enpresak kontsumo-ohitura berrietara, salmenta-modalitateetara, posizionamenduetara eta banaketara egokitzen direla bermatuz, eta lehiakorrago eta erresilienteago bihurtuz.

Proiektuaren gutxieneko inbertsioa eta mugak:

1.– Finantzaketa jasotzeko aurkezten diren inbertsio-proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatu beharko dira.

2.– Diruz lagundu daitezkeen proiektuei dagokien gutxieneko inbertsioak, zerga guztiak kenduta, honako zenbateko hauek izan beharko ditu: a) ETEentzat, gutxieneko inbertsioa 1.500 eurokoa izango da (BEZik gabe). b) Elkarteen edo elkarteen batasunen kasuan, gutxieneko inbertsioa 50.000 eurokoa izango da (BEZik gabe).

3.– Bakar-bakarrik onartuko dira 500 euro edo gehiagoko fakturak (BEZik gabe), diruz lagundu daitezkeen azalpenen deskribapena ondo identifikatuta dutenak; ez dira onartuko kodetutako kontzeptuak.

Onuradunak:

  • Merkataritza-sektoreko mikroenpresak, enpresa txiki eta ertainak.
  • Merkatarien elkarteak edo agrupazioak.

Eskaera epea

2023-03-28-etik 2023-04-27-era

Sailak

  • Sektorea: MERKATARITZA Sektorea & Zerbitzu Profesionalak
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna
  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna