LOKAL eta ESPAZIO HUTSAK DINAMIZATZEKO dirulaguntzak, HIRI EKONOMIAREN ARLOKO ENPRESA EKIMENAK ABIAN JARRIZ eta MANTENDUZ (hiri-negozioak sortzea, birkokatzea eta jarraipena ematea)

Azalpena

Lokal eta espazio hutsak dinamizatzeko dirulaguntzak, hiri ekonomiaren arloko enpresa ekimenak abian jarriz eta mantenduz

Xedea: Oinarri hauen xedea da Errenteriako tokiko jarduera sustatuz eta indarberrituz, hiri-ekonomiaren esparruko jarduera ekonomikoa eta enplegua mantentzeko, pertsonei zuzendutako edonolako zerbitzu eta jarduerei lotutako enpresa-ekimen berriak abiarazteko, mantentzeko eta kale espazio hutsak dinamizatzeko dirulaguntzak arautzea. Programak helburu hauek ditu:

- Hiriko ekonomia-sarean negozio berriak jartzea (merkataritza, zerbitzuak, ostalaritza).

- Orain arte errentagarriak izan diren negozioei jarraipena ematea, enpresen transmisioa erraztuz eta lokalak ixtea saihestuz.

- Lokalak zein merkataritza-gune hutsak mobilizatzea, negozio edo enpresa berriak instalatzeko aukera emanez.

- Gaur egun kaletik sarbide zuzenik ez duten solairuetan dauden negozioak kalearen mailan birkokatzea, baita sarbide gutxiko kaleetan edo espazio desegokietan daudenak ere, MSPBren arabera irisgarriagoak, ikusgarriagoak eta komertzialki estrategikoagoak diren kokalekuetara eramanez. 

Onuradunak: Dirulaguntza hauen araubidea bakarrik aplikatuko zaie beren kontura diharduten mikroenpresa eta langileei, baldin eta 2026an proiektu hauetako bat badute:

- 5. ataleko baldintzak betetzen dituen negozio berri bat sortzea dute udalerriko lokal batean.

- Kaletik zuzeneko sarbiderik ez duen lokal baten negozioa birkokatzea 5. ataleko baldintzak betetzen dituen lokal batera (helburuko establezimendua).

- Errenterian eta kale mailan egongo den lokal berean negozio bati jarraipena ematea, erretiroa, heriotza eta abarrengatik ixtea aurreikusita.

Eskaera epea

2026-05-04-etik 2026-11-03-era

Sailak

  • Sektorea: MERKATARITZA Sektorea & Zerbitzu Profesionalak
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Ekintzailetza / Barne-ekintzailetza
  • Sektorea: TURISMO Sektorea & OSTALARITZA
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Ekintzailetza / Barne-ekintzailetza
  • Sektorea: TURISMO Sektorea & OSTALARITZA
    Xedea: Sustapena eta Dinamizazioa
    Eremua: Sektoriala
  • Sektorea: MERKATARITZA Sektorea & Zerbitzu Profesionalak
    Xedea: Enpresa Berregituraketa
    Eremua: Belaunaldiz Belaunaldiko Ordezkatze-prozesua / Enpresa Ondoregotza
  • Sektorea: TURISMO Sektorea & OSTALARITZA
    Xedea: Enpresa Berregituraketa
    Eremua: Belaunaldiz Belaunaldiko Ordezkatze-prozesua / Enpresa Ondoregotza
  • Sektorea: MERKATARITZA Sektorea & Zerbitzu Profesionalak
    Xedea: Sustapena eta Dinamizazioa
    Eremua: Merkataritza-guneak / Eremuak