OSTATUKO TURISMO-ENPRESEN ENERGIA-ERAGINKORTASUN PROIEKTUETARAKO laguntzak

Azalpena

Turismo-enpresen energia-eraginkortasuneko proiektuetarako laguntzak

Xedea: Ostatu-establezimendurako eta turismo-sektoreari lotutako beste jarduera ekonomiko batzuetarako Euskadin kokatutako eraikinen edo establezimenduen zaharberritzea bizkortu nahi du laguntza-programak Euskadiko turismo-enpresen lehiakortasuna handitzeko. Laguntza-programa horren bultzadari esker garatuko diren proiektuek bide emango dute energia-efizientziaren eta ekonomia zirkularraren arloetako estandarrak sartzeko, proiektu horien karbono-aztarna eta energia-kostuak murriztearren. Eta egungo eraikinen jasangarritasuna bultzatuko da, honako jarduketa hauen guztien bitartez: inguratzaile termikoa aldatzea; energia berriztagarriak ezartzea berokuntzako, klimatizazioko, aireztapeneko eta etxeko ur beroko instalazio termikoetan –hala nola biomasa, geotermia, eguzki-energia termikoa eta bero-ponpa–, erregulazio- eta kontrol-teknologiak sartzea, instalazio fotovoltaiko eta eolikoak biltegiratzearekin edo gabe autokontsumo modalitatean, eta argiztapenaren energia-efizientzia hobetzea.

Diru-laguntza jaso dezaketen jarduketak:

• 1. tipologia – Inguratzaile termikoaren energia-efizientzia hobetzeko jarduketak.

• 2. tipologia – Berokuntzako, klimatizazioko, hozketako, aireztapeneko eta etxeko ur beroko instalazio termikoetan energia berriztagarriak ezartzea; zenbait eraikinetako turismo-konplexuetarako energia berriztagarriko iturriek eta/edo hondar-beroak elikatutako bero- eta hotz-sareen instalazioa barne.

• 3. tipologia – Instalazio fotovoltaikoak eta eolikoak biltegiratzearekin edo gabe autokontsumo modalitatean.

• 4. tipologia – Argiztapen-instalazioen energia-efizientzia hobetzeko jarduketak.

Ouradunak: Ostatu-establezimendu turistikorako eta turismo-sektorearekin lotutako beste jarduera ekonomiko batzuetarako Euskadin kokatutako eraikinen jabe diren pertsonak eta haien enpresa ustiatzaileak, errentariak edo emakidadunak izango dira jarduketak egiteagatiko laguntzen onuradunak, betiere haien jarduera EJSN Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionaleko honako kode hauetakoren baten pean badago:4931 Bidaiarien garraioa, lurrekoa eta hirikoa edo hiri ingurukoa. 4932 Taxi bidezko garraioa. 4939 Beste inon sailkatu gabeko bidaiarien garraiorako lurreko beste garraio mota batzuk. 5010 Bidaiarien garraioa, itsaso bidez. 5030 Bidaiarien garraioa barruko bide nabigagarrietatik. 5110 Bidaiarien garraioa, aire bidez. 5221 Lurreko garraioarekin uztartutako jarduerak. 5222 Itsas garraioari eta barruko bide nabigagarrietatik egindakoari uztartutako jarduerak 5223 Aireko garraioarekin uztartutako jarduerak. 5510 Hotelak eta antzeko ostatua. 5520 Turismo ostatuak eta egonaldi laburrerako beste ostatu batzuk. 5530 Kanpinak eta karabanentzako aparkalekuak. 5590 Beste ostatu batzuk. 5610 Jatetxeak eta janari postuak 5621 Aldez aurretik prestatutako janarien hornidura ekitaldietarako. 5629 Beste jaki zerbitzu batzuk. 7711 Automobilen eta ibilgailu motordun arinen alokairua. 7721 Aisialdi eta kirol artikuluen alokairua. 7911 Bidaia-agentzien jarduerak. 7912 Bidaia-agentzia handizkarien jarduerak. 7990 Beste erreserba zerbitzu batzuk eta horiekin uztartutako jarduerak. 8230 Batzarren eta erakustazoken antolaketa. 855 Beste hezkuntzak. 9004 Ekitaldi aretoen kudeaketa. 9102 Museoetako jarduerak. 9103 Toki eta eraikin historikoen kudeaketa. 9104 Lorategi botanikoen, parke zoologikoen eta erreserba naturalen jarduerak. 9321 Jolas parkeetako eta parke tematikoetako jarduerak. 9329 Beste aisialdi eta entretenitzeko jarduera batzuk.

Eskaera epea

2022-12-13-etik 2024-12-31-era

Sailak

  • Sektorea: TURISMO Sektorea & OSTALARITZA
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena