BERRABIATU - Negozio Eskualdaketa

Azalpena

Berrabiatu - Negozio eskualdaketa

Xedea: Berrabiatu Oarsoaldeko enpresen jarraipena errazteko eta hauen lehiakortasuna hobetzeko programa da, eskualdeko ekonomiaren indarberritzearen gako gisa.

Jarduerak:

  • Negozioaren egoerara eta beharretara egokitutako diagnostiko pertsonalizatua.
  • Negozioaren erreleboa bilatzeko sustapena.
  • Transmisioari buruzko aholkularitza-programa espezializatuetara bideratzea.

Onuradunak: Bi hartzaileri dago zuzenduta:

  • Bere negozioa eskualdatzeko interesa duen jabeari.
  • Negozio baten erreleboa hartzeko interesa duen erabiltzaileari ala bere negozioa handitu nahi duen enpresari.

Eskaera epea

2023-01-01-etik 2023-12-31-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Enpresa-sorrera (Autoenplegua-Mikroenpresak)
  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Enpresa Berregituraketa
    Eremua: Belaunaldiz Belaunaldiko Ordezkatze-prozesua / Enpresa-ondorengotza