Enpresei, entitate pribatuei, kooperatibei eta irabazi asmorik gabeko entitateei dirulaguntzak emateko deialdia egiten baitzaie aholkularitza-enpresa homologatu bat kontrata dezaten emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egiteko, bai eta berdintasunerako planetan jasotako neurriak ezartzeko ere, dirulaguntza
Xedea: Ebazpen honen xedea da enpresei, entitate pribatuei, kooperatibei eta irabazi asmorik gabeko erakundeei zuzendutako dirulaguntzen oinarriak eta deialdia arautzea, 2026an Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak homologatutako aholkularitza enpresak kontratatzeko, arlo hauetakoren batean laguntza teknikoa ematen badute:
a) Emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostiko bat egitea eta berdintasunerako plan bat diseinatzea, bai barne-antolamendurako, bai zerbitzuak edo produktuak emateko.
b) Entitate eskatzaileak onartutako berdintasun-planetan jasotako neurriak ezartzea.
Onuradunak:
2026-06-25-etik 2026-07-25-era