GIPUZKOA TALDEAN: Esplorazio Proiektuak

Azalpena

Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoa Taldean proiektuen programaren dirulaguntzak
2. eranskina:Esplorazio proiektuak

Xedea: Oinarri hauek arautzen dituzten dirulaguntzen xedea da Etorkizuna Eraikiz ekimenaren esparruan Gipuzkoak dituen erronkei erantzuteko planteatzen diren Esplorazio Proiektuak finantzatzea. Esplorazio-proiektuen ezaugarria da proiektu berritzaileak direla, Gipuzkoak dituen erronkei aurre egiteko ikuspegi berriak dituztenak. Eraldatzeko ahalmen handia dute, eta erronka horien eremuan eragina izango duten emaitzak sortzea espero da. Hala ere, ez daude behar bezain helduak beren hedapenean eta esperimentazioan inpaktu potentziala lor dezaten. Esplorazio-proiektuak nahitaez egon beharko dute urteroko deialdian 3. Atalean zerrendatutako erronketako baten barruan.

Erronkak: Esplorazio proiektuak erronka hauetakoren batean sartuta egon beharko dute nahitaez, lankidetzan garatzeko, eta osagai berritzailearekin:

  • Gipuzkoa kohesionatua
  • Gipuzkoarren ongizate fisiko eta emozionala
  • Emakumeen ete gizonen benetako berdintasuna
  • Gazteei bizitza autonomoaren proiektua eraikitzeko aukerak eskaintzen dizkien lurraldea
  • Herritarren eta administrazio publikoen erantzukizun komunitarioan sakontzea
  • Elkarte sarea eraldatzea eta berritzea
  • Lurralde oreka berdea
  • Administrazio publikoen eraldaketa
  • Berrikuntza ez-teknologikoa sustatzea: soziala, antolamendukoa, ekonomikoa...  

Onuradunak: Oinarri hauetan araututako dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte Gipuzkoako Lurralde Historikoan aurreko oinarrian jasotako erronken barruan sartzen den proiektu esperimentalen bat sustatzen duten unibertsitateek, lanbide-heziketako zentroek, elkarteek, fundazioek, enpresa publiko eta pribatuek, udalek, mankomunitateek, garapen agentziek eta/edo interes ekonomikoko taldeek. Parte hartzeko eskabideak banaka edo taldean aurkez daitezke. Dirulaguntzetara pertsona edo erakunde bat baino gehiago elkarrekin edo talde bezala aurkezten badira, eskaeran adierazi beharko da taldeko kide bakoitzak exekuzioan zenbateko konpromisoa hartzen duen eta bakoitzari aplikatuko zaion dirulaguntzaren zenbatekoa, denak onuradunak izanik. Eskaerarekin batera aurkeztu beharko dira taldea osatzen duen kide bakoitzaren aitorpenak. Dena dela, taldearen erakunde ordezkaria izendatu beharko da, dagozkion betebeharrak betetzeko nahikoa ahalmen izango dituena.

Eskaera epea

2024-04-11-etik 2024-04-30-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna
  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna
  • Sektorea: UDALAK - GARAPENERAKO AGENTZIAK - UDALERRIAK
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna