LAN MENTORING - Belaunaldi-erreleboa eta adinaren kudeaketa ETEetan

Azalpena

LAN Mentoring: Belaunaldi-erreleboa eta adinaren kudeaketa enpresa txiki eta ertainetan

Xedea: Doako laguntza-zerbitzu espezializatua enpresa txiki eta ertainentzat, beren plantilletan edo, zehatzago, beren negoziorako kritikoak diren zenbait lanpostutan belaunaldi-erreleboa arrakastaz jorratzeko, ezagutza modu egokian transferitu eta plantillan gera dadin. 50 orduko aholkularitza pertsonalizatua.

Onuradunak: 10 eta 249 profesional arteko plantillak dituzten enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago. Enpresa horiek Euskal Autonomia Erkidegoan egon behar dira. Industriako, industriari lotutako zerbitzuetako, informazioen eta komunikazioen sozietateko, logistikako edo handizkako merkataritzako jarduerak egin behar dituzte. Zerbitzu pilotu honetan 60 enpresak parte hartu ahal izango dute.

Eskaera epea

2024-01-01-etik 2024-12-31-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Enpresa Berregituraketa
    Eremua: Belaunaldiz Belaunaldiko Ordezkatze-prozesua / Enpresa-ondorengotza