ENERGIA ERAGINKORTASUNERAKO INBERTSIOAK MERKATARITZAREN eta BANAKETAREN SEKTOREAN

Azalpena

Energia berriztagarriak ezartzeko bideragarritasun azterlanetarako eta energia eraginkortasunerako inbertsioetarako laguntzen programa

2. dirulaguntzen azpiprograma, G46 jarduera-taldeek (handizkako merkataritza eta merkataritzako bitartekariak) eta G47-Txikizkako merkataritza eta merkataritzako bitartekariak ordezkatzen dituzten jarduera-azpisektoreetako energia-eraginkortasuneko inbertsioak.

Dirulaguntza jaso dezaketen jarduketak: Energia-ekipamenduaren ordez (hotz-instalazioak, ohiko argiak, etab.), eraginkortasun energetiko handiko teknologiak erabiltzen dituzten eta energia kontsumoa nabarmen murrizten dutela eta, ondorioz, ingurumena hobetzen dutela egiaztatzen duten beste batzuk jartzea. Sistemak eta ekipamendua hobetzea, hala nola fluido bero-eramaileak (beroa eta hotza) banatzeko sistema hobetzea, aireztapenean bero-berreskuratzaileak instalatzea, abiadura- aldagailuak instalatzea, etab. Halaber, energia kudeatzeko sistemak ezartzea enpresa handia ez den enpresetan edo energia asko kontsumitzen duten enpresetan, EAEko Energia Jasangarritasunari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legearen arabera. Klimatizazio-ekipoak (beroa eta/edo hotza) eta/edo ur bero sanitarioa berritzeko edo hobetzeko jarduerek ez dute dirulaguntzarik jasoko.

Onuradunak:

  • Pertsona juridiko pribatuak, 2009ko EJSN G46 eta/edo G47 jarduera-taldeen barruan dutenak.
  • Energia Zerbitzuen Enpresa gisa (aurrerantzean «ESE») jarduten duen eta programa honen oinarrietan aurreikusitako jarduerak egiten dituen pertsona juridiko oro, azpi- programa honetarako adierazitako onuradun potentzialen kontura.

Eskaera epea

2023-06-06-etik 2023-10-31-era

Sailak

  • Sektorea: MERKATARITZA Sektorea & Zerbitzu Profesionalak
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena