KONTRATATU KULTURA - Kultura Sektorean Gazteak Kontratatzeko dirulaguntzak

Azalpena

Kultura sektorean gazteak kontratatzeko dirulaguntzak (Konkul-Kontratatu Kultura)

Xedea: Izaera pribatuko profesional edo enpresei dirulaguntzak ematea arautzea, baldin eta lantokia eta jarduera ekonomikoa Gipuzkoan badute eta kultura sektorekoak badira, bere jarduera ekonomikoa Gipuzkoan garatu dezaten. Dirulaguntza horien helburua da Gipuzkoako gazteak kontratu mugagabe bidez kontratatzea.

Onuradunak:

— Pertsona fisikoak edo ordenamendu juridikoaren arabera behar bezala eratutako nortasunik gabeko taldeak (ondasun-erkidegoak edo sozietate zibilak), Gipuzkoan jarduera ekonomikoa garatzen dutenak eta Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda daudenak.

— Gipuzkoan egoitza soziala eta fiskala duten 50 langile baino gutxiago dituzten mikroenpresak eta enpresa txikiak.

— Gipuzkoan jarduera ekonomikoa garatzen duten duten irabazi asmorik gabeko erakundeak.

Eskaera epea

2023-10-26-etik 2023-11-24-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Kontrataziorako Laguntzak