BIZITZA PERTSONALA, FAMILIA ETA LANA UZTARTZEAREN arloan EGOERAREN DIAGNOSTIKOA ETA EKINTZA PLANA egiteko laguntzak

Azalpena

Euskal Autonomia Erkidegoko entitateei bizitza pertsonalaren, familia-bizitzaren eta lanaren kontziliazioaren arloko egoeraren diagnostikoa eta ekintza plana egiteko laguntza ekonomikoak

Xedea: Agindu honek laguntza-lerro bat arautzen du, kontziliazioari buruzko egoeraren diagnostikoa eta lehenengo ekintza-plana egin nahi duten erakundeentzat (enpresak, elkarteak eta abar), langileen bizitza pertsonala, familia eta lana hobeto uztartzen laguntzeko, eta, horretarako, aholkularitza-enpresa baten zerbitzuak kontratatu behar dituztenentzat. Helburua erakundeei kontziliazio erantzukidean aurrerapauso bat egiten laguntzea da. Horretarako, aholkularitza-enpresa baten zerbitzuak kontratatzearen kostuaren % 70a finantzatuko da (BEZik gabe), 10.000 euroko mugarekin. Proiektuaren BEZik gabeko kostuak, gehieneko muga bat izango du, plantillako pertsona-kopuruaren arabera. Horrela, Proiektuaren gehieneko kostua izango da:

  • 10-20 pertsonako plantilla duten erakundeentzat: 7.000€ + BEZa
  • 21-50 pertsonako plantilla duten erakundeentzat: 8.000€ + BEZa
  • 51-100 pertsonako plantilla duten erakundeentzat: 10.000€ + BEZa
  • 101-250 pertsonako plantilla duten erakundeentzat: 15.000€ + BEZa

Onuradunak: Erakunde edo enpresak. Nortasun juridiko propioa duten erakundeei (enpresak, elkarteak, fundazioak) eta enpresari gisa jarduten duten autonomoei, 250 pertsona baino gutxiagoko langileekin, baldin eta EAEn kokatutako establezimenduak badituzteko ntziliaziorako diagnostiko bat eta ekintza-plan bat eskaini nahi dutenentzat. Aurten nobedade gisa, 250 langiletik gorako erakundeek ere aurkeztu ahal izango dute laguntza-eskaera, diagnostiko- eta ekintza-Plana 250 langiletik beherako plantilla duen eta EAEan kokatuta dagoen establezimendu zehatz batentzat aurkezten badute.

Eskaera epea

2023-06-21-etik 2023-07-20-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna