Malgutze-neurriak: Gauzatu-Industria, Bideratu Berria, Bideratu COVID-19, Indartu, Bateratu COVID-19 eta Bilakatu COVID-19 programei begira: itzulketak geroratzea eta inbertsioak egiteko eta/edo enplegua sortzeko epeak luzatzea, Errusiak Ukrainaren aurka egindako eraso militarrak eragin duen krisiari erantzutearren
Xedea: Malgutze-neurriak hartzea likidezia eta finantzaketa bermatzeko, bai eta Ukrainaren aurkako Errusiako eraso militarrak eragindako egungo krisiaren ondorioz erronka ekonomikoei aurre egin behar dieten enpresei kaudimen-arazoak saihesteko ere. Laguntza-programen onuradun diren enpresei zuzenduta daude neurriak, deialdia edozein dela ere: Gauzatu-Industria Bideratu Berria Indartu Bideratu Covid-19 Bateratu Covid-19 Bilakatu Covid-19 Malgutze-neurriak hauek dira: Laguntza itzulgarrien itzulketa-kuotak atzeratzea Inbertsioa eta enplegua sortzeko epea luzatzea
Prestazio ekonomikoa (laguntza-modalitateak):
1.– Laguntza itzulgarrien itzulketa-kuotak atzeratzea. Kuota horiek hasierako emakida-ebazpenean aurreikusitako itzulketen egutegia edo emandako luzapenak amaitu ondoren ordaindu beharko dira. Gauzatu Industria, Bideratu Berria eta Bideratu Covid programak: 2023ko otsaileko eta uztaileko kuoten itzulketa atzeratzea. Hurrengo itzulketen egutegia berregokitzea ekarriko du.
2.- Inbertsioa eta enplegua egiteko epea luzatzea: Inbertsio-aldiaren atzerapen gehigarria eta enplegua sortu edo mantentzea, hura amaitzen den egunetik aurrera, ohiko edo ezohiko luzapenak barne, halakorik balego. Gauzatu Industria eta Indartu programak: Gehienez 6 hilabeteko atzerapena. Bateratu Covid-19 programa eta Bilakatu Covid-19 programa: Gehienez 12 hilabeteko atzerapena.
Onuradunak: Programen enpresa onuradunak
2023-02-21-etik 2023-09-29-era