EKINTZAILE + (Ekintzailetzarako laguntzak proiektu berritzaileetan, abian jartzeko fasean)

Azalpena

«Ekintzaile+» laguntzak

Xedea: Enpresa txikiei laguntza ematea garatzeko itxaropen gutxi duten proiektuetan, eragin altukoetan edo aurrerapen egiaztagarriko disrupzio teknologikokoak; Ekintzaile programaren jarraipena da. Erakunde onuradunen enpresa-plana gauzatzeko gastuakfinantzatzea, besteak beste: enpresaren garapen-arloetan talentu ekintzaileko taldeak prestatzeko aukera ematen duten pertsonak sartzea, kanpoko lankidetza eta aholkularitza tekniko aditua, higiezinen alokairu berrien gastuak, patenteak eta jabetza industrialeko beste eskubide batzuk, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak, bai eta proiektua sustatzeko eta zabaltzeko gastuak ere.

Onuradunak: Laguntzaren onuradun izan ahalko dira EAEn gutxienez jarduera-zentro bat duten pertsona juridikoak, «Business Innovation Center» (BIC) baten tutoretzapean egin den enpresa-plan bat dutenak edo BIC baten oniritzia jaso dutenak Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen den oinarri teknologikoko edo industria-arloko proiektu berritzaile bat dutelako, edota produktu-prozesuari lotutako zerbitzuen proiektu berritzaile bat dutelako edo ezagutzan intentsiboa den enpresa-proiektu berritzaile bat dutelako, baldin eta programa honen aurreko deialdietan ez badira onuradun izan eta betekizun hauek betetzen badituzte:

a) Sortu berriak izatea; hau da, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta bioteknologikoak 2020ko urtarriletik aurrera, eratuak izatea, eta, derrigorrezkoa izanez gero, Merkataritza Erregistroan (edo antzeko erregistroan) inskribatutako enpresak izatea.

b) Aurreikustea gutxienez 3 enplegu sortuko dituztela 3 urteko epean.

c) Kotizatzen ez duen enpresa txikia izatea. 

d) Alta emanda egotea EAEko jarduera ekonomikoen gaineko zergari dagokion enpresa-jardueraren epigrafean.

e) Enpresak gutxieneko kapital soziala izatea, edo kapital soziala gehi jaulkipen- edo bereganatze-prima, 30.000 eurokoa, osorik ordainduta izatea eta eskaera aurkeztu aurretik dagokion erregistroan erabat inskribatuta egotea.

f) Enpresak ez kotizatzea balore-burtsa batean.

g) Enpresak etekinik banatu ez izana, ezta banatzea ere, harik eta deialdi honen bidez emandako laguntzak likidatu arte.

h) Enpresak bere gain hartu ez izana beste enpresa baten jarduera, salbu eta eskuratutako jardueraren negozio-bolumena enpresa bere gain hartu aurreko finantza-ekitaldian diruz lagundu daitekeen enpresaren negozio-bolumenaren % 10 baino txikiagoa bada; beste enpresa bat erosi ez izana edo enpresa-kontzentrazio bidez eratu ez izana, salbu eta eskuratutako enpresa horren negozio-bolumena erosi aurreko finantza-ekitaldian diruz lagundu daitekeen enpresaren negozio-bolumenaren % 10 baino txikiagoa bada, edo kontzentrazio bidez eratutako enpresaren negozio-bolumena kontzentrazioaren aurreko ekitaldian bat egindako bi enpresen bolumen konbinatua baino % 10 baino txikiagoa bada.

i) Konpromisoa hartzea bere enpresa-plana, «Business Innovation Center» (BIC) baten tutoretzapean egindakoa, Ekintzaile eta Barne-Ekintzaile programen bidez gauzatzeko edo, hala badagokio, BIC horien oniritzia duten enpresa-planak gauzatzeko.

Eskaera epea

2025-06-27-etik 2025-07-29-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Enpresa-sorrera (Autoenplegua-Mikroenpresak)