UKRAINAREN INBASIOAREN ONDORIOZKO INGURUABAR EKONOMIKOAK ASKO ERAGIN dien ELIKAKATEKO SEKTOREENTZAKO ezohiko laguntzak

Azalpena

Ukrainaren inbasioaren ondoriozko inguruabar ekonomikoak asko eragin dien elikakateko sektoreentzako ezohiko laguntzak

Xedea: Laguntza horien helburua da Ukrainaren inbasioaren ondorioek asko eragin dien hainbat sektoreren egungo egoera egonkortzea.

Laguntza-lerroak: 1.– Antxoaren eta/edo hegaluzearen kontserba eta erdikontserben enpresak (II. kapituluan arautua). 2.– Arrantzako eta akuikulturako produktuak merkaturatzen dituzten enpresak (III. kapituluan arautua). 3.– Landare-kontserben enpresak (IV. kapituluan arautua). 4.– Okintzako eta pastelgintzako lantegien enpresak, bai eta okintzako edo pastelgintzako artisau-lantegiak ere (V. kapituluan arautua). 5.– Ogiaren txikizkako saltokiak, baita ogiaren salmenta-puntuak ere (VI. kapituluan arautua). 6.– Garagardoa egiten duten enpresak (VII. kapituluan arautua). 7.– Abeltzaintzarako animalia-elikadurako enpresak (VIII. kapituluan arautua).

Onuradunak: Laguntza hauen onuradun izan daitezke 6. oinarriko betekizunak betetzen dituzten enpresak, bai eta dagokion kapitulu bakoitzean zehaztutako beste betekizunak betetzen dituztenak ere.

Eskaera epea

2023-09-07-etik 2023-10-06-era

Sailak

  • Sektorea: MERKATARITZA Sektorea & Zerbitzu Profesionalak
    Xedea: Enpresa Berregituraketa
    Eremua: Finantza Egokitzapena
  • Sektorea: NEKAZARITZA, ARRANTZA eta ELIKADURA Sektorea
    Xedea: Enpresa Berregituraketa
    Eremua: Finantza Egokitzapena