Urtebetez edo denbora gutxiagoz LANGABEZIAN dauden 50 URTETIK GORAKO PERTSONAK KONTRATATZEKO laguntzak

Azalpena

Urtebetez edo denbora gutxiagoz langabezian dauden 50 urtetik gorako pertsonak Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan kontratatzeko laguntzak

Xedea: Deialdi honen babesean, gutxienez 6 hilabeteko iraupena duten kontratu mugagabeak eta aldi baterako kontratuak lagundu ahal izango dira diruz, baldin eta 5. artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten pertsonekin Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan lanpostuak betetzeko badira. Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak deialdi hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sinatutako eta hasitako lan-kontratuei aplikatuko zaizkie, betiere deialdian ezarritako baldintza eta betekizunetara egokitzen badira. Diruz lagundu daitekeen gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da aldi baterako kontratuetarako, eta 12 hilabetekoa iraupen mugagabeko kontratuetarako, eta 2025eko urriaren 31n bukatuko da.

Onuradunak: Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzen onuradun izan ahalko dira bertan ezarritako baldintzetan lan-kontratuak egiten dituzten enpresak edo erakundeak, edozein dela ere haien forma juridikoa, honako hauek izan ezik: administrazio publikoak eta organismo autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sektore publikoa osatzen duten gainerako erakundeak.

Eskaera epea

2023-11-16-etik 2024-10-18-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Enplegua
    Eremua: Kontrataziorako Laguntzak