AT! ZINEMA (sortzaile eta eragileak nazioartera joateko bidaia-poltsak) *Argitaratzeke

Azalpena

AT! ZINEMA + AT! LITERATURA
ZINEMA ETA LITERATURA ARLOKO SORTZAILEAK ETA ERAGILEAK NAZIOARTEKOTZEKO PROPOSAMENAK AURKEZTEKO DEIALDIA

Xedea: Deialdi honen xedea da zinema- eta literatura-arloko sortzaile eta eragileak euskararen eremu geografikotik kanpo joateko proposamenak aurkeztea, ondorengo berariazko baldintzen arabera:

Zinema: zinema alorreko eragileek (zuzendari, aktore, ekoizle, gidoigile) nazioarteko zinemaldietako programazio ofizialean parte hartzea, zinemaldiak film luzeren bat aurkezteko edo ordezkatzeko gonbidatu dituenean. Zinemaldiak bi ordezkari edo gehiagoren gastuak hartu baditu bere gain, ez da bidaia-poltsarik emango, filma ordezkatutzat joko baita. Zinemaldi horiek nazioartekotzat jotzeko ezinbestekoa izango da gutxienez bost herrialdetako lanak programatzea eta webgunea ingelesez izatea. Salbuespen gisa, film laburrak onartuko dira zinemaldia Etxepare Euskal Institutuko zerrenda denean.

Onuradunak: Euskal sortzaile eta eragileak.

Eskaera epea

2024-12-31-etik 2024-12-31-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Ekoizpena eta Sustapena
    Eremua: Sustapena eta Internazionalizazioa