Kimuak
Xedea: KIMUAKen helburua da hautatutako lanak sustatzea, zabaltzea eta banatzea, bai Euskal Autonomia Erkidegoan, bai estatuan eta nazioartean, zirkuitu eta espazio espezializatuetan parte hartuz, euskal film laburren proiekzioa eta ikusgarritasuna indartzeko. KIMUAKeko aukeraketak 4.000,00 euroko diru-zuzkidura izango du film laburraren ekoizlearentzat. Zenbateko hori, alde batetik, film laburren banaketarekin lotutako gastuak finantzatzeko erabiliko da; bereziki, euskararen eremu geografikotik kanpo egiten diren jaialdietan izena emateko eta banatzeko zerbitzuetarako, dagozkien inskripzio-tasak barne. Bestalde, materialen ekoizpen-gastuak finantzatzeko eta jarduera horri lotutako beharrezko beste zerbitzu batzuk kontratatzeko ere erabiliko da.
Onuradunak: Film laburraren egileek baldintza hauetako bat bete beharko dute:
2026-04-21-etik 2026-05-15-era