AUDITORETZA ENERGETIKOAK egiteko, BERRISTAGARRIAK EZARTZEKO AZTERKETAK egiteko eta ERAKUNDEAREN KARBONO AZTARNA KALKULATZEKO dirulaguntzak

Azalpena

Energia-auditoretzak, berriztagarriak ezartzeko azterlanak eta karbono-aztarna kalkulatzeko foruz kanpoko fundazio eta foruz kanpoko merkataritza-sozietateentzako dirulaguntzak

Xedea: Aurrekoaren markoan, diruz lagundu ahal izango dira:

a) Auditoretza energetiko integralak. Auditoritzek jaso beharko dituzten gutxieneko baldintzak eta edukiak, VII.A. eranskinean jasotakoak izango dira.

b) Berriztagarriak ezartzeko azterketak Azterlanek erregai fosilak energia berriztagarriengatik ordezkatzeko eta erakunde onuradunaren estalkietan edo espazio artifizializatuen gain (aparkalekua...) autokontsumorako eguzki-instalazio termikoak eta/edo fotovoltaikoak ezartzeko bideragarritasuna aztertuko ditu. Azterketek jaso beharko dituzten gutxieneko baldintzak eta edukiak VII.B eranskinean jasotakoak izango dira.

c) Erakundearen karbono aztarnaren kalkulua. Diruz lagunduko dira soilik, erakundearen 3. irismeneko karbono aztarnaren kalkulua (1+2 irismena barne), irismen hori osatzen duten kategorietako bat gutxienez barne hartuta. Kalkuluarekin batera, hura murrizteko plan bat egingo da.

Laguntzen zenbatekoa: Jarduera bakoitzari ematen zaion dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagungarriak diren gastuen ehuneko bat izango dira, betiere oinarri honen lehen puntuan azaldutako irizpideen arabera egindako balioespenean eskuratutako puntu kopuruaren parekoa. Nolanahi ere, ezingo dira kopuru hauek gainditu: a) Enpresa handia: 50%. b) ETEa: 60%. c) Enpresa txikia: 70%. Jarduera bakoitzeko gehieneko zenbatekoak honako hauek izango dira: - Auditoretza energetiko integralak: 10.000 € - Berriztagarriak ezartzeko azterketak: 6.000 € - Erakundearen 3. irismeneko karbono aztarnaren kalkulua, kategoria eta kalkulu urte bakar baterako 6.000 €, 1.500 € gehiago gehituz kategoria gehigarri bakoitzeko. Urte gehigarri bat kalkulatzeagatik: 1.000 €. Hori guztia, gehienez 10.000 €-koa. Jarduera bat baino gehiago egitea jasotzen den eskaeretan, gehieneko zenbatekoa bakoitzarentzat ezarritako gehieneko zenbatekoen baturak zehaztuko du.

Onuradunak: Laguntzak eskuratu ahal izango dituzte Gipuzkoan kokatutako foruz kanpoko fundazioek eta foruz kanpoko merkataritza sozietateek eta 3. oinarrian adierazten diren baldintzak betetzen dituztenak.

Eskaera epea

2024-05-15-etik 2024-06-11-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena