IKERLAN programa - Gazteak ikerketa-proiektuak egiteko kontratatzea helburu duten dirulaguntzak

Azalpena

Gazteak euskal enpresetan ikerketa-proiektuak egiteko kontratatzea helburu duten dirulaguntzak. Ikerlan programa.

Xedea: Ikerketan eta berrikuntzan inbertitzen ari diren euskal enpresei emango zaizkien laguntzen oinarriak ezartzea eta laguntza horiek arautzea, hain zuzen ere enplegu-zerbitzu publikoetan izena emanda dauden gazte langabeak kontratatu ditzaten.

Onuradunak:

  • Enpresak: Osasun, trantsizio ekologiko, ekonomia berde (energia berriztagarriak, uren eta hondakinen tratamendua eta nekazaritzako elikagaien industria), zerbitzuen digitalizazio edo “Data science” arloetan garatzen diren ikerketa- eta berrikuntza-ekimenetan inbertitzen ari diren enpresa pribatuak, edozein dela ere haien forma juridikoa.
  • Elkarteak: Osasun, trantsizio ekologiko, ekonomia berde (energia berriztagarriak, uren eta hondakinen tratamendua eta nekazaritzako elikagaien industria), zerbitzuen digitalizazio edo “Data science” arloetan garatzen diren ikerketa- eta berrikuntza-ekimenetan inbertitzen ari diren elkarte eta fundazioak.

Eskaera epea

2026-06-05-etik 2026-09-30-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Enplegua
    Eremua: Kontrataziorako Laguntzak